Gizartea -
Eguraldia
Abisu horia EAEn elurragatik
21:00ak arte egongo da indarrean abisu horia. Iragarpenen arabera, 900 metro inguruan kokatuko da elur-maila.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du elurragatik Euskal Autonomia Erkidegoan, gaurko. Iragarpenen arabera, 900 metro inguruan kokatuko da elur-maila.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak zehaztu du martxoaz geroztik ez dutela elurragatik abisurik ezarri. Urtarrilean, ordea, bost egunetan aktibatu zuten abisu horia elurra dela eta, eta martxoan seitan.
Indarrean dagoen bisuari dagokionez, 21:00ak arte egongo da indarrean. Halere, aurreikusitakoaren arabera, elurrak 0 eta 3 zentimetro arteko lodiera soilik hartuko du 1.000 metrotik gorako gailurretan.
Eguraldiaren iragarpenaren arabera, zeruan hodeiak izango dira nagusi goizetik, eta euria botako du, batez ere Kantauri isurialdean. Arratsaldean, baina, lasaitu egingo da egoera. Haizeak iparretik joko du, eta tenperatura maximoek behera egingo dute.
Ostegunean lanbroa nagusituko da goizeko lehenengo orduetan. Tarteka euria egingo du, bereziki kostaldean. Haizea mendebaldetik helduko da, baina azken orduetan hego-mendebaldeko haize-boladak ere iritsiko dira. Tenperatura maximoek zertxobait egingo dute gora.
Ostiralean euritsu hasiko da eguna, batik bat iparraldean. Egunaren bigarren zatian txingorra ere bota lezake. Gainera, elur-kota 700-800 metroan kokatuko da goizean, eta 600-700era jaitsiko da arratsaldetik aurrera. Haizeak mendebaldetik joko du, tarteka zakar, eta tenperaturek behera egingo dute nabarmen.