Gizartea -

ELKARRIZKETA

"Ostalaritzaren itxiera eta mugikortasun mugak abenduaren 10ean aztertuko ditugu"

"Datozen hamar egunetan tendentzia aldatu eta joera negatiboa nagusituko balitz, logikoa denez, aldaketak egin beharko genituzke", esan du Jonan Fernandezek.

Jonan Fernández, Radio Euskadin. Argazkia: Radio Euskadi
Jonan Fernandez, Radio Euskadin
"Batzuetan akordioa lortzeko zure jarrera malgutzea beharrezkoa da eta hori egin dugu"

2:24

RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako COVID-19aren batzorde teknikoko koordinatzaileak Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eskainitako elkarrizketan onartu duenez, Eusko Jaurlaritza kezkatuta dago Gabon garaia bigarren olatuaren amaiera edo hirugarren olatuaren hasiera izan daitekeelako.

"Txertoaren inguruko baikortasun goiztiarrak dena eginda dagoela pentsatzera eraman gaitzake, baita zifrak hobetzera ere. Ez dugu lasaitu behar: mantendu ditzagun oinarrizko prebentzio neurriak: eskuak, distantzia, maskara, zirkuluak eta aireztatzea".

Fernandezek azaldu duenez, etorkizunari begira hainbat agertoki irudikatu dituzte: pandemiak datozen hilabeteetan hobera egitea, bere horretan mantentzea edo pixka bat okerrera egitea, edota eboluzioa oso negatiboa izatea. "Agertoki guztiak aurreikusi ditugu eta kezkatuta gaude", gaineratu du.

Hori dela eta, une oro erne eta kezkatuta egon behar dela adierazi du. Edozein kasutan, haren esanetan, Euskadi buru belarri lanean ari da "hobetzen jarraitzeko". Hala ere, asmo guztiak hankaz gora jar ditzaketen beste agertoki batzuk ere aurreikusi ditu Eusko Jaurlaritzak, baita Gabonetako ere.

"Datozen hamar egunetan tendentzia aldatu eta joera negatiboa nagusituko balitz, logikoa denez, aldaketak egin beharko genituzke", aipatu du Jonan Fernandezek.

Jonan Fernandezen hitzetan, orain Eusko Jaurlaritzak irizpide bateratu bat adostu nahi du gainerako erakundeekin, gizarteak "mezu bakarra eta argia" jaso dezan "autonomia erkidego eta erakunde guztien eskutik". "Ahalik eta agertoki onena aurrera ateratzeko apustua egiten ari gara", esan du Gabonetako jaiei begira neurri murriztaileak lasaitzeko Jonan Fernandezen esanetan, orain Eusko Jaurlaritzak irizpide bat adostu nahi du erakundeekin, gizarteak "mezu bakarra eta argia" jaso dezan, "Autonomia erkidego eta erakunde guztien eskutik". Gabonei begira neurri murriztaileak lasaituko ote diren galdetuta, ondorengoa esan du: "ahalik eta eszenatoki onena aurrera ateratzeko apustua egiten ari gara".

Jatorrizko informazioa Euskadi Irratiak landu eta eitb.eus-ek itzuli du

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Gaixotasunak Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Jatetxeak Tabernak Txertoak Koronabirusa Alarma egoera LABI