Gizartea -

Bilbo

Bilboko Udalak etxebizitza turistikoei buruz egindako araudia berretsi du Gorenak

2018an, Udalak araudia aldatu zuen eraikinetako lehen solairuan etxebizitza turistikoak jartzeko aukera ahalbidetuz, baina Merkatu eta Lehiaren Batzordeak helegitea aurkeztu zuen.

Bilboko itsasadarren ondoko etxebizitzak. Argazkia: Maria Jesus Auzmendi
Bilboko itsasadarren ondoko etxebizitzak.
Bilboko itsasadarren ondoko etxebizitzak. Argazkia: Maria Jesus Auzmendi

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak etxebizitza turistikoei buruzko araudia moldatu zuen 2018ko urtarrilaren 25ean. Estatuko Merkatu eta Lehia Batzordeak helegitea aurkeztu zuen, hainbat lege urratzen zituela argudiatuta, baina Auzitegi Gorenak Bilboko Udalaren plana babestu du.

Araudi berriaren arabera, etxebizitza turistikoak eraikinaren lehen solairuan soilik jarri daitezke. Gainera, Alde Zaharreko eta Bilbo Zaharreko auzoetako eraikinetan jarduera turistiko alojamendu bakarra ezarri daitezkeela zehazten du: etxebizitza turistikoa, hotela, gela bat edo Hirigintza Planaren baitan aipatzen diren bestelako edozein kasu.

Araudi horretan etxebizitza turistikoa ekipamendu gisa definitzen da, eta ez bizitoki moduan, eta hirigintza txosten bat aurkeztea ezinbestekoa da baimena lortzeko. Halaber, etxebizitza turistiko batek gehienez hiru gela soilik izan ditzake.

Estatuko Merkatu eta Lehia Batzordeak helegitea aurkeztu zuen araudi horrek merkatuaren lehia oztopatzen zuela eta "interes orokorrari kalte" egin ziola argudiatuta. Alabaina, Auzitegi Gorenak ebatzi du Bilboko Udalaren egitasmoak ez dituela Konstituzioa, Merkatuaren Batasuna Bermatzeko Legea eta Zerbitzuen Jarduerarako Sarbide Librearen Legea urratzen.  

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Bizkaia Turismoa Euskadi Auzitegi Gorena Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza