Gizartea -
BARAKALDO
Ertzaintzak ez du giza hondakin gehiago aurkitu Arrontegi mendian
Iragan ostegunean, indarkeria zantzuak zituen gorpu baten arrastoak aurkitu zituzten. Hipotesi nagusiaren arabera, biktima uztailean desagertu zen pertsona bat da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak giza hondakinen bila jarraitzen du Arrontegi mendian, joan den ostegunean Barakaldoko mendian gorpu baten arrastoak aurkitu ostean, baina ez da beste aurkikuntzarik izan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste-agentziari jakinarazi dionez.
Ertzaintzak uztailean abiatutako ikerketaren baitan aurkitu zituzten gorpuzkiak, Bizkaiko herri horretako bizilagun baten desagerpena salatu ostean.
Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko Atal Nagusiak koordinatzen du Arrontegi mendiaren miaketa, Zaintza eta Erreskate Unitatearen eta Txakurren Unitatearen parte-hartzearekin.
Operatiboak asteburu osoan iraun du, eta ez da beste aurkikuntzarik izan. Gaur goizean berriro jarri dira martxan, baina ilundu duenerako ere ez dute ezer berririk aurkitu.