Gizartea -

Ihes egin zuen

Bilboko Bolueta auzoan bi gazte harrapatu zituen gidaria entregatu da

Antza denez, gidariak entregatzea erabaki du, senide baten bidez Udatzaingoarekin akordio batera heldu ondoren. Miribillako polizia-etxera eraman dute "inputatu gisa" deklaratzeko.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Bolueta auzoan 17 eta 21 urteko bi gazte autoarekin harrapatu zituen gidaria atxilotu dute arratsaldean, Otxarkoagan. Antza denez, gidariak entregatzea erabaki du, senide (koinatua) baten bidez Udatzaingoarekin akordio batera heldu ondoren, ETBk aurreratu duenez. 

Miribillako polizia-etxera eraman dute "inputatu gisa" deklaratzeko, Udaleko iturriek zehaztu dutenez.

Bi gazteak larri zauritu zituen ostiral iluntzean Bilbon, Bolueta auzoko zebra-pasabide batean harrapatuta. Istripuaren ostean, ihes egin zuen autoak.

Bilboko Udalak jakitera eman zuenez, 20:45 aldera, Renault markako auto gris batek bi gazte harrapatu zituen Bilbo-Galdakao bideko 8. zenbakian, Mercadona supermerkatuaren parean, eta ihes egin zuen.

Kolpearen ondorioz, hainbat metro aurrerago artatu behar izan zituzten bi gazteak eta larri eraman zituzten ospitalera.

Larunbat goizean aurkitu dute autoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Harrapatzeak Gazteak