Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Etxeko langileek sektoreak jasaten duen indarkeria matxista salatu dute Bilbon

Azaroaren 25aren testuinguruan egindako protestan, "diskurtso ofizial eta hegemonikoek etxea eta zaintzaren esparruan gertatzen diren biolentziak ezkutatu" egiten dituztela salatu dute.

Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egin dute protesta. Argazkia: LAB
Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egin dute protesta.
Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egin dute protesta. Argazkia: LAB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxeko langileek mobilizazioa egin dute larunbat honetan Bilbon, indarkeria matxistak eurena bezalako sektore prekarioan dituen adierazpide zehatzak salatzeko. LAB lanean ari da eurekin, Trabajadoras No Domesticadas-eko kideekin batera, sektorerako EAE mailako hitzarmen bat erdiesteko.

Azaroaren 25eko nazioarteko egunaren harira egindako protestan, "diskurtso ofizialek eta hegemonikoek zaintzaren arloan gertatzen diren indarkeriak ezkutatzen" dituztela ohartarazi du LABek.

"Etxeko langileak borrokan" eta "indarkeria egunean 24 orduz lan egitea ere bada" jartzen zuten kartelak jarri dituzte Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, eta zaintza sektorean indarkeria matxista kasuak ez direla "kasu isolatuak" salatu dute "etxeko langileen artean ematen diren ohiko bizipenak baizik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Bizkaia LAB Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Matxismoa Feminismoa