Gizartea -

Koronabirusa

Konfinamendua arintzen hasiko dira Ipar Euskal Herrian, gaurtik aurrera

Lehendabiziko fasean, dendak irekiko dituzte, herritarrak hiru orduz atera ahalko dira etxetik eta 20 kilometrorainoko joan-etorriak baimenduta egongo dira.

Baiona. Artxiboko argazkia: Wikipedia
Baiona.
Gaurtik aurrera, dendak zabalik daude berriro Ipar Euskal Herrian

1:21

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herrian larunbat honetan abiatuko dute urriaren 30etik indarrean dagoen kofinamendua malgutzeko plana, dendak irekita eta herritarren zirkulaziorako askatasun gehiago emanda.

20 kilometrorainoko joan-etorriak baimenduko dituzte eta herritarrak hiru orduz egon ahalko dira kalean; orain arte, etxetik kilometro batera eta ordubetez atera ahal izan dira gehienez.

Halaber, ekitaldi erlijiosoak antolatzea posible izango da, 30 laguneko edukiera mugarekin.  

Kutsatzeen kopuruak beherako joerari eusten badio, abenduaren 15etik aurrera zirkulazioari lotutako muga guztiak kenduko dituztela aurreikusi dute, Eguberriak ospatzeko aukera emateko asmoz.

Horrez gain, eta dena ondo bidean, zinemak, antzokiak eta museoak irekiko dituzte, baina etxeratze-agindua 21:00etan mantenduko da.

Tabernak, jatetxeak eta gimnasioak itxita egongo dira urtarrilaren 20a arte, gutxienez. Egun horretan pandemiaren bilakaera berriro aztertuko dute agintariek, neurri berriak hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Baiona Biarritz argazkiak Maule Donibane Garazi bideoak Hendaia albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Merkataritza Zuberoa Koronabirusa Lapurdi Nafarroa Behereko azken ordukoa Alarma egoera Deseskalatzea