Gizartea -

Lege proposamena

Genero indarkeria kasuetan zaintza partekatuaren legea berrikusiko du Legebiltzarrak

Aurreko legealdian ere eztabaidatu zuten EH Bilduk Legebiltzarrera eramandako proposamen hori, baina hauteskundeak aurreratu zituztenez, ezin izan zituzten zuzenketen tramiteak bukatu.

Genero indarkeria kasuetan zaintza partekatuaren legea berrikusiko du Legebiltzarrak. Argazkia: EFE
Genero indarkeria kasuetan zaintza partekatuaren legea berrikusiko du Legebiltzarrak
Genero indarkeria kasuetan zaintza partekatuaren legea berrikusiko du Legebiltzarrak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduren eskariari men, genero indarkeria kasuetan, Eusko Legebiltzarrak berrikusi egingo du zaintza partekatuaren legea. Koalizio abertzaleak aldaketak proposatu ditu lege horretan, indarkeria matxista jasan duten emakumeen seme-alabei behar bezalako arreta eskaintzeko.

Aurreko legealdian ere eztabaidatu zuten EH Bilduk Legebiltzarrera eramandako proposamen hori, baina hauteskundeak aurreratu zituztenez, ezin izan zituzten zuzenketen tramiteak bukatu.

Orain, lege proposamen horren eztabaidari bidea ireki dio berriro Ganberak, EH Bilduren, EAJren, PSE-EEren eta Elkarrekin Podemosen botoei esker. PP+Cs koalizioa abstenitu egin da, eta Voxek kontra bozkatu du.

Halere, tramitazioa babestu duten alderdi guztiak ez datoz bat lege proposamen horren edukiarekin, baina argi dute indarkeria matxista kasuetan adingabeak babestu behar dituztela, eta asmoa da, zuzenketen bidez, EH bilduren testua hobetzea.

EH Bilduk egindako proposamenen artean ondorengo hau dago: bikotekideetako bat genero indarkeriarekin lotutako prozesu judizial batean sartuta badago, ezingo du seme-alaben zaintzarako baimenik izan.

Gainera, testu horren arabera, adingabeek gurasoekin harreman zuzena izateko eskubide osoa izango dute, betiere, bietako baten aurka genero indarkeriarekin zerikusia duen auzirik zabalik ez badago.

Komunikazio eta bisiten erregimenari dagokionez, koalizio abertzaleak eskatu du gisa horretako prozesu bat zabalik dagoen egoeretan, epaileak bisitak eteteko aukera izatea, epairik egon ez arren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Eusko Legebiltzarra Gizartea EH Bildu Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Umeak