Gizartea -

GARRAIO PUBLIKOA

Gaurtik aurrera etenda egongo da Deba eta Zumaia arteko tren zerbitzua bi hilabetez

Lanak direla eta, zerbitzua etenda egongo da gaurtik aurrera, bi hilabetez. Kaltetutako erabiltzaileek autobus bidezko garraio zerbitzu alternatiboa izango dute.

Debako geltokia. Argazkia: Debako Udala
Debako geltokia.
Debako geltokia. Argazkia: Debako Udala

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Trenbide Sareak (ETS) astearte honetan eten dute bi hilabetez Euskotrenek Donostia – Bilbo linean Deba eta Zumaia artean eskaintzen duen zerbitzu erregularra, sei tunel berritzeko lanak direla eta.

Horrela, Santa Katalina, Itxaspe, Atxuribi, Sakoneta I, Sagarbide eta Baiona tunelek dituzten egiturazko arazoak konponduko dituzte.

Lanek irauten duten bitartean, erabiltzaileek autobus bidezko garraio zerbitzu alternatiboa izango dutela jakinarazi du ETSk. Autobusak toki hauetan geratuko dira: Deban, geltoki ondoan; Arroan, N-634 autobus geltokian, eta Zumaian, geltoki ondoan. Epe horretan, bidaiari guztiak 30 minutu beranduago helduko dira beren helmugara.

Zerbitzu hori kudeatzeko arduradunaren arabera, obrak egiteko bi hilabeteko epea behar izatea aurreikusi dute, eta esleitutako aurrekontua 1,5 milioi eurokoa da, BEZik gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Zumaia Deba Albisteak Euskotren Garraio publikoa