Gizartea -

Bizkaia

Hilda topatu dute Muskizen desagertu zen 72 urteko arrantzalea

Gizona arrantza egitera atera zen igande goizean, Cobaron inguruko gune harritsu batera, eta iluntzean ez zen etxera itzuli.

Goizean berrekin diete bilatze lanei. Argazkia: @112_SOSDeiak
Goizean berrekin diete bilatze lanei.
Muskizen desagertutako arrantzalearen gorpua aurkitu dute

0:44

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreskate taldeek hilda topatu dute gaur Muskizen (Bizkaia), Cobaron inguruan, desagertutako 72 urteko gizonezkoa.

Gizona arrantza egitera joan zen igande goizean eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, SOS Deiak zerbitzura deitu zuten haren gertukoek.

Eguna argitzearekin batera hasi dituzte bilaketa lanak Ertzaintzak, Itsas Salbamenduak eta suhiltzaile talde batek. Helikoptero bat ere bilaketa lanetara batu da. 10:00ak aldera hilotz topatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gurutze Gorria Muskiz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Arrantza Suhiltzaileak Kantauri itsasoa