Gizartea -

COVID-19

Frantziak etxalde bateko 1.000 bisoi hil ditu

Eure-et-Loireko departamentuan antzeman dute arazoa. Frantzian lau etxaldek hazten dituzte bisoiak, horietako batek ez du gaixotasunik, eta gainerako biak aztertu behar dituzte.

Bisoi europarra. Artxiboko irudia: EiTB
Bisoi europarra. Artxiboko irudia: EiTB
Bisoi europarra. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19aren presentzia baieztatu ondoren, etxalde bateko 1.000 bisoi akabatzeko agindua eman dute Frantziako agintariek, Nekazaritza Ministerioak jakitera eman duenez. Aurreneko kasua izan da Frantzian.

Eure-et-Loireko departamentuan (Parisetik hego-mendebaldera) antzeman dute arazoa. Animaliak hiltzeaz gain, biltegiko bisoi produktu guztiak suntsitu dituzte. Frantzian lau etxaldek hazten dituzte bisoiak.

Lau etxaldeetatik, batek ez du gaixotasunik, eta gainerako biak aztertu behar dituzte, Nekazaritza Ministerioak ohar batean zehaztu duenez.

Etxaldeko lau langileei probak egin dizkietela erantsi dute buruzagiek.

Koronabirusa bisoietan

Frantziako Nekazaritza eta Osasun ministerioek bisoi etxaldeak aztertzeko programa bat martxan jarri zuten, Europako beste herrialde batzuetan animalia haztegi horietan koronabirusa aurkitu ondoren, bereziki Danimarkan. Ia 15 milioi bisoi akabatzeko agindua eman zuen Kopenhageko Gobernuak.

Era berean, Herbehereetan, Suedian eta Grezian antzeko kasuak baieztatu dituzte, baita Italian, Espainian eta AEBetan banaka batzuk ere.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak Paris Frantzia Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Animaliak Koronabirusa Abeltzaintza Frantziako Gobernua