Gizartea -
COVID-19
Sagues hustu behar izan dute Donostian, segurtasun neurriak betetzen ez zirelako
Zurriolako hondartza amaieran, harresian sei pertsona baino gehiagoko taldeak ikusi dituzte ertzainek. Zonaldea ordubete itxita egon da.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak Sagues zonaldea hustu behar izan du Donostian, COVID-19aren aurkako segurtasun neurriak betetzen ez zirelako. Zurriolako hondartza amaieran, harresian sei pertsona baino gehiagoko taldeak ikusi dituzte ertzainek. Zonaldea ordubete itxita egon da.
Operazioan pertsona bati isuna jarri diotela jakinarazi du Segurtasun Sailak. Gros auzoko zonaldean, 17:00etan abiatu da dispositiboa, baina 18:00ak aldera eremua berriz zabaldu dute.
Sagueseko harresian hainbat pertsona biltzen dira, batez ere asteburuetan, eta eguraldi onarekin.
Neurriak betetzen ez zirela ikusita Ertzaintzak esku hartu behar izan du.