Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Agurain eremu gorrira itzuli da; Usurbilek hortik ateratzea lortu du
Bizkaian ez da aldaketa nabarmenik izan azken orduetan. Guztira, 59 udalerri daude gune gorrian EAEn, 10 laranjan eta 2 horian.
eitb.eus
Gipuzkoan dago egoera larrien, 31 udalerri baitaude gorriz: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz eta Zumarraga.
Halere, egoerak hobera egin du lurralde horretan azken orduetan, eta Hondarribiak eta Zumaiak ez ezik, Usurbilek ere eremu gorritik laranjara salto egitea lortu du.
Bizkaian, 26 herri daude eremu gorrian: Abanto, Arrigorriaga, Berango, Bilbo, Balmaseda, Barakaldo, Berango, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gueñes, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Trapaga, Santurtzi, Sestao, Sopela, Zalla eta Zornotza.
Laranjaz margotuta daude, berriz, honakoak: Abadiño, Bermeo, Derio, Durango, Elorrio, Gernika eta Ondarroa.
Eremu horian ere bada udalerri bat: Elorrio.
Arabari dagokionez, Agurainen egoerak okerrera egin du, eta eremu gorrian sartu da berriro. Laudiok kolore laranjari eutsi dio, baina Gasteizek, aldiz, oraindik ez du lortu eremu gorritik irtetea. Amurriok hori jarraitzen du.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: