Gizartea -

Gazteak eta berdintasuna

200 ikus-entzunezko lan baino gehiago lehiatuko dira Beldur Bariken 11. edizioan

Emakundeko zuzendariaren ustez, gazteriak gero eta "argiago identifikatzen ditu indarkeria matxista eragin dezaketen desberdintasun faktoreak eta aurre egiten die".

Aurreko urteetako Beldur Bariken Topaketa baten argazkia. Argazkia: beldurbarik.eus
Aurreko urteetako Beldur Bariken Topaketa baten argazkia.
Aurreko urteetako Beldur Bariken Topaketa baten argazkia. Argazkia: beldurbarik.eus

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

12-26 urteko gazteek 200 ikus-entzunezko lan baino gehiago aurkeztu dituzte aurten Beldur Barik lehiaketara. Emakundek 11. urtez antolatu du, foru aldundiekin eta Eudelekin batera, gazteen artean berdintasuna sustatu eta indarkeria matxistari aurrea hartzeko kanpaina.

COVID-19aren pandemia tarteko, eskoletako aurrez aurreko jarduna bertan behera geratu zen martxoan, baina hori gorabehera, lan kopuru handia aurkeztu da lehiaketara: 51 udalerritako gazteek egindako 204 lan, zehazki.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak gaur aurkeztu ditu prentsaurrekoan lehiaketara aurkeztutako lanen eta sari banaketaren nondik norakoak.

Landaidaren hitzetan, gero eta "argiago identifikatzen ditu indarkeria matxista eragin dezaketen desberdintasun faktoreak eta aurre egiten die".

Aurkeztutako ikus-entzunezko lanen gaiak askotarikoak dira, baina rolak eta estereotipoak, emakumeen ahalduntzea eta gorputzen aniztasunari buruzkoak izan dira  nagusi. Gehienak taldeka aurkeztu dira, Emakundeko zuzendariak zehaztu duenez.

Sari banaketa (Topaketa deitzen zaio ekitaldiari) ostiral honetan egingo dute Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostian duen egoitzan, eta streamingez bakarrik jarraitu ahalko da, 17:00etatik hasita. Nerea Arriolak aurkeztuko du gala, Nogen talde donostiarra eta Beatriz Gonzalez Rojo ilustratzailea lagun dituela. Gonzalezek Rojok panel erraldoi bat margotuko du galak dirauen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Emakunde Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Gazteak Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak Arabako Foru Aldundia EUDEL