Gizartea -

Nafarroa

Internet bidezko sexu estortsioak ugaritu egin dira Nafarroan, Foruzaingoaren arabera

Metodo ezberdinak erabiltzen dituzte delitu horietan. Kasu batzuetan, salatzaileek emakumeen lagun eskaerak onartu zituzten sare sozialetan.

Gizon bat sakelako telefonoari begira. CCO Lizentziadun argazkia
Internet bidezko sexu estortsioak ugaritu egin dira Nafarroan, Foruzaingoaren arabera
Gizon bat sakelako telefonoari begira. CCO Lizentziadun argazkia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan azken asteetan salatutako bederatzi "sextortsio" (Internet bidez egindako sexu estortsioak) kasu ikertzen ari da Foruzaingoa, baina delitu gehiago egon litezkeela uste du.

Izan ere, Foruzaingoaren arabera, biktima askok ez dituzte gisa horretako ustezko xantaiak salatzen.

Metodo ezberdinak erabiltzen dituzte delitu horietan. Kasu batzuetan, salatzaileek emakumeen lagun eskaerak onartu zituzten sare sozialetan, eta haiekin hitz egin ostean, elkarrizketan zehar grabatutako bideo batekin mehatxatu zituzten biktimak. Hain zuzen ere, 3.800 eta 1.000 euro eskatu zizkieten, bideo horiek senitartekoei, lankideei edo lagunei ez bidaltzearen truke.

Beste biktima bati, Hotmailera bidalitako mezu elektroniko baten bidez 1.000 dolar eskatu zizkioten, ustez pornografia webgune batean grabatu zioten bideo batekin mehatxatuz.

Sarritan mezuek pasahitz zaharrak dituzten arren, mezu masiboak bidaltzen dituzte "lapurtutako" datuak erabilita.

WhatsApp bidez ere egin izan dituzte delituak. Ustez prostituzio-etxe bateko langilea den batek mezu bat bidali zion biktimetako bati, emakume batekin harremanetan jarri zela ziurtatuz, eta horren truke diru kopuru jakin bat ordaindu behar zuela esanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa WhatsApp Delituak Iruzurrak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa Internet