Gizartea -

Koronabirusa

Nafarroa eta EAE dira COVID-19a atzemateko proba gehien egin dituzten erkidegoak

Azaroaren 12ra arte, EAEn 1.282.790 proba egin zituzten. Nafarroan, berriz, 1.000 biztanleko 652,36 proba egin dituzte.

Erizain bat gazte bati PCR proba egiten, Nafarroan. Argazkia: EFE
Erizain bat gazte bati PCR proba egiten, Nafarroan
Erizain bat gazte bati PCR proba egiten, Nafarroan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroa da pandemian zehar COVID-19a atzemateko proba gehien egin dituen Estatuko autonomia erkidegoa, eta Euskal Autonomia Erkidegoa da bigarrena. Hain zuzen ere, 1.000 biztanleko 652,36 proba egin dituzte Nafarroan, eta 587,92, EAEn, Osasun Ministerioak emandako datuen arabera.

Guztira, EAEn 1.282.790 proba egin zituzten, azaroaren 12ra arte. Errioxa da tasa altuena duen hirugarren autonomia erkidegoa (553,98 proba), eta Asturias (483,02) eta Madril (429,96) daude ondoren.

Azaroaren 6tik 12ra, COVID-19a atzemateko 81.566 proba egin zituzten EAEn, aurreko astean baino % 8 gehiago. Proba horietatik 81.566 PCR testak izan ziren, eta 12.999, berriz, antigenoen proba azkarrak.

Gainera, pandemia hasi zenetik 142.547 test azkar egin dituzte EAEn, 1.000 biztanleko 65,3.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa