Gizartea -

HERIOTZA

Ignazio Arregi jesuita eta kazetaria hil da

89 urterekin hil da Loiolan, gaixotasun baten ondorioz. Euskarazko kazetaritzan eta irratigintzan aitzindaria izan zen. Eusko Irratia eta Loiolako Herri Irratian zuzendari izan zen.

Ignazio Arregi. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Ignazio Arregi
Ignazio Arregi. ETBren bideo batetik ateratako irudia

EUSKADI IRRATIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignazio Arregi jesuita eta irrati-kazetaria hil da bart, 89 urterekin, Loiolan, gaixotasun luze baten ondorioz. Euskarazko kazetaritzan eta irratigintzan aitzindaria, Eusko Irratiko eta Loiolako Herri Irratiko zuzendari izan zen, baita Vatikano Irratiko albistegietakoa ere.

1931. urtean jaio zen, Oñatin, eta 17 urterekin Jesusen Konpainian sartu zen. Teologian eta Filosofian lizentziatua, Kazetaritza ikasketak egin zituen Italiako Bergamo hirian.

Euskal Herrira bueltan, Loiolako Herri Irratian hasi zen esatari lanetan, eta zuzendari ere izan zen. Handik Eusko Irratira egin zuen 1982an; izan ere, euskarazko irrati publikoa izango zena martxan jartzeko arduradun nagusietako bat izan zen. Eusko Irratiko zuzendaria ere izan zen.

1986an, Vatikanora joan zen, Vatikano Irratira, eta albistegietako buru izan zen. Horrez gain, Euskadi Irratirako berriemaile gisa ere jardun zuen Erroman.

Rikardo Arregi eta Ondas sariak jaso zituen, bere ibilbideagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Irratia euskaraz