Gizartea -

Satorralaia

Mila pertsona baino gehiagok metroaren aurka protesta egin dute Donostian

Lanen "gainkostua" salatu du Satorralaia mugimenduak; izan ere, azpiegitura "% 80 garestitu daiteke, eskandalu izugarria".

Manifestariak metroko lanen aurretik pasa dira Donostian. Argazkia: EFE
Manifestariak metroko lanen aurretik pasa dira Donostian. Argazkia: EFE
Manifestariak metroko lanen aurretik pasa dira Donostian. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Satorralaia herri mugimenduak deituta, mila pertsona baino gehiagok manifestazioa egin dute larunbat honetan, Donostiako kaleetan, metro proiektuaren kontra protesta egiteko.

Mobilizazioa 12:00ak aldera abiatu da Artzai Onaren Plazatik, Koldo Mitxelena kultur etxearen ondotik, 'Orain da unea. Ardurak argitu. Metroa behin betiko gelditu. ¿Que mas tiene que ocurrir? Depuracion de responsabilidades. Metro ¡Paralizacion definitiva' lelopean.

Manifestariek segurtasun neurriak bete dituzte, euren arteko distantzia gordez. Besteak beste, Juan Karlos Izagirre eta Jon Markel Ormazabal EH Bilduko ordezkariek parte hartu dute mobilizazioan. Azpiegituraren aurkako leloekin banderak eta aterkiak eraman dituzte. Urbieta kalea, Askatasuna Hiribidea eta Elkanotik ibilbidea egin du protestak, Boulevard Zumardian amaitzeko. Bukaeran euskaraz zein gaztelaniaz manifestu bat irakurri dute.

‘Metro ez’, ‘metroa gelditu’ eta ‘Donostiak ez du metrorik behar’ bezalako leloak oihukatu dituzte manifestariek.

Manifestazioaren burua eta pankarta. Argazkia: EFE

Manifestazioaren burua eta pankarta. Argazkia: EFE

Ane Gorostidi eta Marisa Urra Satorralaiako kideek azken adierazpena irakurri dute. Lanen “gainkostua” salatu dute; izan ere, azpiegitura “% 80 garestitu daiteke, eskandalu izugarria”.

Gainera, “erantzukizunak garbitzea eta makro-proiektua behin betiko gelditzea” eskatu dute, “izena gero eta zikinago duelako, eta biztanleriaren zati handi batek beharrezkoa ez dela uste duelako”.

Era berean, proiektuaren “zentzugabekeria” salatu dute, “begi-bistako ez-jakintasunarekin eta erdialdeko eta Amara auzoko lur-azpia ezegonkortzeko arriskua kontuan hartu barik” diseinatu dutelako.

“Hiriko garraio publikoa eta Euskotren sarea hobetzearen” aldeko apustua egin dute, metroa hiriaren erdialdetik pasatzeko “astakeria” egin beharrean, “’Topo’a Dbus lineekin koordinatuz”.

Bestalde, EAJren eta PSE-EEren Udal Gobernuaren “konplizitatea” salatu dute. Udala bultzatzen ari den “hiri eredua” zalantzan jarri dute, “negozioarentzako” sustatzen duelako, “bizitzarentzako ordez”.

Haizearen aurka ere borroka egin behar izan dute manifestariek. Argazkia: EFE

Haizearen aurka ere borroka egin behar izan dute manifestariek. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Euskotren Manifestazioak Donostia Topoa Garraio publikoa