Gizartea -

Sutea Araban

Hil egin da Oiongo kimika enpresan erredura larriekin zauritutako langilea

Joan den asteazkenean 'KUPSA Coatings' enpresa kimikoan izandako sutean zauritu zen langilea.

Sutea errepidetik ikusita. Argazkia: ArabarErrioxa/Riojaalavesa
Sutea errepidetik ikusita
Sutea errepidetik ikusita. Argazkia: ArabarErrioxa/Riojaalavesa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan asteazkenean Oiongo (Araba) 'KUPSA Coatings' kimika enpresan izandako sutean zauritutako 62 urteko langilea hil egin da ostiral honetan Gurutzetako Ospitalean, erredura larrien ondorioz, Europa Press albiste-agentziak jakinarazi duenez.

Sutea 13:00ak aldera piztu zen Oiongo El Puntido industrialdean dagoen enpresan. Sutea nahasketa kimikoak egiten ziren pabiloi batean piztu zen, eta disoluzio oso sukoi eta leherkorreko biltegi bat zegoen bertan.

Sugarrak zirela eta, konpainiaren instalazioak hustu behar izan zituzten, baita industrialdean zeuden gainerako enpresak ere, eta zauritutako Kupsako langilea Logroñoko Ospitalera eraman behar izan zuten egoera kritikoan, erredura larriekin, eta, ondoren, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, Barakaldora, eta bertan hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Herriak eta Hiriak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Oion Industria