Gizartea -

Presoak

Emakume bat hil da Zaballako espetxean

Patologia larriak zituenez, kartzelatik ateratzeko eskatu zuten aspaldi, baina ez zioten horretarako baimenik eman zentro soziosanitarioetan ez zegoelako harentzako tokirik.

Zaballako espetxea
Zaballako espetxea
Zaballako espetxea

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaballako (Araba) espetxean emakume bat hil dela jakinarazi du Salhaketa elkarteak. Patologia larriak zituenez, kartzelatik ateratzeko eskatu zuten aspaldi, baina ez zioten horretarako baimenik eman zentro soziosanitarioetan ez zegoelako harentzako tokirik.

Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak preso horren heriotza baieztatu du. Iturri horren arabera, urri amaieran hil zen, eta bi aste inguru zeramatzan kartzela horretan preso.

Salhaketak ohar baten bidez salatu du "gisa horretako gertaerak ezkutatzen ari direla; espetxeetako heriotzak, adibidez". Gainera, COVID-19aren pandemiaz geroztik, are informazio gutxiago ematen dutela kritikatu du. "Beharrezkoa da, kartzeletatik kanpo, gaixo dauden presoentzako baliabideak indartzea", erantsi du.

"Inor ez da presondegian hil behar, eta presoek ere konpainian eta osasun baliabide duin batzuekin hiltzeko aukera izan beharko lukete", adierazi du oharrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak Arabako Ibarrak Eskualdea