Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Derio udalerri gorrien zerrendan sartu da, eta Muskiz eta Ondarroa handik atera dira
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gainerako udalerrietan ez da aldaketa nabarmenik izan azken 24 orduetan.
eitb.eus
Ostiral honetan 65 udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Derio udalerri gorrien zerrendan sartu da, eta Muskiz eta Ondarroa handik atera dira. Gainerako udalerrietan ez da aldaketa nabarmenik izan azken 24 orduetan.
Gipuzkoan dago egoera larrien, udalerri guztiak (34) baitaude gorriz: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Bizkaian, 28 herri daude eremu gorrian: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Berango, Bilbo, Balmaseda, Barakaldo, Berango, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gueñes, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ortuella, Portugalete, Trapaga, Santurtzi, Sestao, Sopela, Zalla eta Zornotza.
Laranjaz margotuta daude, berriz, honakoak: Bermeo, Elorrio, Gernika, Muskiz eta Ondarroa.
Eremu horian, ostera, ez dago udalerri bakar bat ere.
Arabari dagokionez, aldaketarik ez: Agurain, Gasteiz eta Laudio gorri daude. Amurriok hori jarraitzen du.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: