Gizartea -

Koronabirusa

Europar Batasun osoa arrisku egoeran, Finlandia eta Greziako gune batzuk izan ezik

Espainiak PCR negatiboa eskatuko die herrialde arriskutsuetako bidaiariei.

Koornabirusak Europan duen intzidentzia erakusten duen mapa. Argazkia: ECDC
ECDC mapa, azaroak 5
Koornabirusak Europan duen intzidentzia erakusten duen mapa. Argazkia: ECDC

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasun (EB) guztia arrisku egoeran dago, Finlandia eta Greziako lurralde batzuk kenduta, Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Europako Zentroak (ECDC) egindako mapan adierazi duenaren arabera. Hortaz, Espainiako Gobernuak atzerriko bidaiarentzat hartutako neurriek indarrean jarraituko dute.

Zentro horrek egindako azken maparen arabera, Europar Batasuneko ia herrialde guztiak eta Erresuma Batua zona gorrian daude. Finlandia eta Greziako zonalde batzuk soilik daude maila horian, baita Norvegia ere (Europar Batasunetik kanpo egon arren, Schengen eremuko herrialdea denez kontuan hartzen da).

Urriaz geroztik, EBk mapa hori hartzen du irizpidetzat herrialdeen arteko neurri murriztaileak koordinatzeko eta erabakitzeko. Hainbat herrialde ez dira aipatzen, egiaztatutako daturik ez dagoelako, hala nola Suitza, Balkanetako herrialdeak, Liechtenstein, Ipar Irlanda eta Hungaria. Agentzia horrek astean behin eguneratzen du mapa, ostegunetan, hain zuzen ere.

Egoera ebaluatzeko oinarrizko erreferentzia da 100.000 biztanleko 14 egunetan metatutako intzidentzia, Nazioarteko Osasun Erregelamenduan jasotakoaren arabera ezarritako gaitasunekin osatuta eta Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak emandako informazioan oinarrituta.

EBko kideek eta Schengenekin bat egiten duten herrialdeek beharrezko informazio guztia ematen dute.

Egoerari aurre egiteko neurriak                             

Espainiako Estatuak PCR negatiboa eskatuko die herrialde arriskutsuetatik iristen direnei, eta proba Espainian sartu aurreko 72 orduetan egina izan beharko da, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak jakitera eman duenez.

Ministeriotik azaldu dutenaren arabera, bidaia-agentziek, operadore turistikoek, itsasoko zein aireko garraio konpainiek eta, oro har, bidaia-txartelak merkaturatzen dituen edonork bidaiariak informatu beharko ditu hartutako neurrien inguruan.

COVID-19aren pandemiari erantzuteko zirkulazio askearen murrizketaren ikuspegi koordinatuari buruzko urriaren 13ko gomendioan jasotako irizpideak hartuko dira erreferentziatzat.

Neurri hori orain arte egon diren neurriei gehituko zaie, hala nola, nazioarteko bidaiariei tenperatura hartzea eta kontrolak egitea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Europa Espainia Gaixotasunak argazkiak Gizartea Grezia Eguneko albisteak Albisteak Norvegia Osasun albisteak Suitza Irlanda Bidaiak Danimarka Finlandia Koronabirusa