Gizartea -
Koronabirusa
Maskara kirurgikoaren prezioa 0,72 eurora jaitsi dute
Kontsumitzaileen elkarteak "adarjotzetzat" jo du Espainiako Gobernuak iragarritako beherapena, merkatuan 20 eta 50 zentimo arteko musukoak daudela azpimarratuta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Gobernuak, Medikamentuen Prezioa aztertzeko Batzordean bidez, maskara kirurgikoaren prezioa % 25 murriztea erabaki du eta, ondorioz, aurrerantzean 0,72 euroko kostua izango du.
Osasun Ministerioak azaldu duenez, prezio berriak % 21eko BEZa dauka sartuta eta aldian-aldian aztertuko dute berriro eguneratu beharko balitz jakiteko.
Batzordek horrek berak erabaki zuen apirilean musuko kirurgikoaren gehienezko prezioa 0,96 euroan ezartzea.
Merkatuko prezioak aztertuta, prezio hori merkatzea adostu dute orain, lehiakortasuna bermatzeko eta pertsona guztiek maskara eskuratzeko aukera izan dezaten.
Bestalde, Facua kontsumitzaileen elkarteak "adarjotzetzat" hartu du Espainiako Gobernuak iragarritako beherapena, merkatuan 20 eta 50 zentimo arteko musukoak daudela ziurtatuta eta, beraz, prezio hori oraindik ere gehiegizkoa dela iritzita.
Ildo horretan, gogora ekarri du pandemia aurretik enpresa-hornitzaile espainiarrek 3 eurotan saltzen zituztela maskara kirurgikoak.