Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

66 udalerri daude eremu gorrian EAEn, lau laranjan eta bakarra horian

Bermeo, Derio, Elorrio eta Gernika-Lumo dira Jaurlaritzaren semaforoan laranjaz dauden udalerri bakarrak. Amurriok kolore horiari eusten dio.

Argazkia: eitb.eus
EAEko mapa, eitb.eus-ek prestatutako grafiko batean.
Argazkia: eitb.eus

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun honetan 66 udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Azken orduetan ez da aldaketarik izan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Gipuzkoan dago egoera larrien, udalerri guztiak (34) baitaude gorriz: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Bizkaian, 29 herri daude eremu gorrian: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Berango, Bilbo, Balmaseda, Barakaldo, Berango, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gueñes, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Trapaga, Santurtzi, Sestao, Sopela, Zalla eta Zornotza.

Laranjaz margotuta daude, berriz, honakoak: Bermeo, Derio, Elorrio eta Gernika.

Eremu horian, ostera, ez dago udalerri bakar bat ere.

Arabari dagokionez, aldaketarik ez: Agurain, Gasteiz eta Laudio gorri daude. Amurriok hori jarraitzen du.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:

Semaforoa

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea