Gizartea -

KORONABIRUSA

Eibarko ikastetxe bat, eskola presentzial guztiak bertan behera uzten lehena

Jaurlaritzaren arabera, ikastetxeko hainbat irakasle konfinatuta daude, eta antolaketa kontuak direla eta, zuzendaritzak eskolak modu telematikoan jarraitzeko eskatu du.

Eibarko kaleak. EiTBko artxiko irudia.
Eibarko kaleak.
13 eta 40 urte bitarteko 7.000 eibartarrak daude deituta PCR probak egitera

1:56

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eibarko Azitango Andre Mariaren Bigarren Hezkuntzako ikastetxea da COVID-19aren eraginez jarduera akademiko presentziala eten behar izan duen EAEko lehen ikastetxea.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakitera eman duenez, ikastetxe horretako irakasle batzuk konfinatuta daudenez, zuzendaritzak eskatu du ikasleek, antolaketa-kontuak direla eta, modu telematikoan jarrai dezatela ikasten.

Hasiera batean, aste honetan bertan ekingo zaio jarduera presentzialari.

Gainera, azken datuen arabera, 192 ikasgela daude itxita EAEn, joan den ostiralean baino 29 gehiago, hau da, Euskadiko eskola guztien % 1,09, 2 urtetik hasi eta derrigorrezko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzara arteko ikasleentzat.

Pandemiak eraginda dauden ikastetxeak, berriz, 115 dira, aurreko eskola-egunean baino 9 gehiago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Eibar albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Koronabirusaren olatua gaur