Gizartea -
Istripua
Basoa botatzen ari zen gizon bat hil da Artikutzan
Dirudienez, zuhaitz bat gainean erori zaio. Abisua 09:00ak aldera jaso dute larrialdi zerbitzuek. Hildakoak politraumatismoak izan ditu.
EITB.EUS
58 urteko oiartzuar bat hil da larunbat honetan, Artikutzan, basoa botatzen ari zenean istripua izan ondoren. Dirudienez, zuhaitz bat gainean erori zaio, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra Artikutzan gertatu da. Abisua 09:00ak aldera jaso dute larrialdi zerbitzuek.
Gipuzkoako eta Nafarroako suhiltzaileak bertaratu dira, baita ertzainak eta osasun langile bat ere. Azkenak gizonezkoaren heriotza baieztatu du. Hildakoak politraumatismoak izan ditu.
Hasiera batean, Ertzaintzako helikoptero batek gorpua eraman du, baina gero anbulantzia batek auzitegiko medikuntza institutura gerturatu du, bertan autopsia egiteko.