Gizartea -

Koronabirusa

Jaurlaritzak ostalaritza ixtea eta etxeratze-agindua 22:00etara aurreratzea agindu du

Larunbatetik aurrera izango da indarrean. Lehendakariak esan du egoera gero eta "kezkagarriagoa" dela, eta ospitaleen berehalako "kolapsoa" izateko arriskurik ez badago ere, "mehatxu" bat dela.

Tabernak Bilboko Unamuno plazan. Argazkia: EITB
Tabernak Bilboko Unamuno plazan. Argazkia: EITB
Hauek dira Jaurlaritzak iragarritako neurri murriztaile berriak

4:25

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaileak areagotu ditu COVID-19aren transmisioa geldiarazteko, eta horien artean daude ostalaritzaren itxiera eta etxeratze-agindua 22:00etara aurreratzea. Horien berri eman du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak LABIren bileraren ostean, eta jakinarazi du neurriak larunbatean, hilaren 7an, jarriko direla indarrean, hilabete osorako.

Lehendakariak "indarrak batzea" eta "guztion onerako, osasun publikorako, pertsona bakoitzaren onena" jartzea eskatu du. Hala, mugikortasuna eta bizitza soziala ahalik eta gehien murriztea eskatu du, konfinamendu berri bat saihesteko eta "Gabonetara ahalik eta baldintza onenetan iristeko".

Lehendakariak esan du gero eta "handiagoa eta kezkagarriagoa" dela birusaren transmisio komunitarioa, eta ospitaletako okupazioa igotzen ari dela. Horren harira, esan du ez dagoela berehalako "kolapsoa" izateko arriskurik, baina "mehatxua" dela.

Neurriak "orain" hartzeko beharra azpimarratu du, eta gogorarazi du asintomatiko asko dagoela eta horiek arrisku handia direla kutsatzeak izateko.

Jaurlaritzak duela 10 egun indarrean jarritako neurriak indartu horrela, hain justu kutsatze tasa % 10ekoa denean, inzidentzia 763 kasukoa 100.000 biztanleko, eta ZIUetan 107 gaixo daudenean.

Neurri berriak:

- Gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzea.

- Jarduera sozioekonomikoak 21:00etatik aurrera mugatzea. Merkataritza-establezimendu guztiei eragingo die; farmaziei eta gasolindegiei izan ezik.

- Kultu jardueretan aforoa %35-ekoa izango da.

- Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak itxiko dira. Kanpoan geratzen dira hoteletako eta beste ostatu batzuetako jantokiak, egoiliarrei zerbitzua emateko. Jatorduak etxez etxe prestatu eta zerbitzatu ahal izango dira, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte. Gasolindegietan, osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan, eskola-jantokietan, lantegi eta jantoki sozialetako zerbitzu-guneetan sartzen diren jatetxe-zerbitzuak kanpoan geratzen dira.

- Kultura-jarduera oro gaueko 21:00-k baino lehen bukatu beharko dira. Musika- eta ahots-entsegu kolektiboak edo dantza-entsegu kolektiboak, profesionalak ez direnean, bertan behera gelditzen dira.

- Taldeko edozein kirol-jarduera etetea, lehiaketa profesionala edo erdi-profesionala izan ezik. Debekatuta dago kirol-ekitaldietara joatea. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea jarduera fisikoa edo kirola hiri-inguruneetan egiten denean.

- Ikastaroak edo programatutako jarduerak gimnasioetan, kirol klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan egin daitezke; betiere maskararekin egiten badira, gehienez sei laguneko taldeetan eta gehienez %40ko aforoarekin.

- Joko eta apustu etxeak ixtea.

- Gaueko 22:30ak izango dira garraio publikoa lurralde historikotik ateratzeko gehieneko ordutegia. Salbuetsita dago taxia edo gidaria duen ibilgailuaren alokairua.

Larunbatetik aurrera ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak itxita egongo dira
Larunbatetik aurrera ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak itxita egongo dira
Larunbatetik aurrera ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak itxita egongo dira

3:15

Etxeko itxialdia, azken aukera

Konfinamendu orokorra ezartzeko aukeraz galdetuta, lehendakariak esan du espero dutela ez iristea mutur horretara, eta berretsi du "tarteko neurriak" daudela.

Urkulluk errepikatu du ez duela neurri horretara jo nahi, "ez behintzat martxoan, apirilean eta maiatzean izan zen moduan". 

Horren harira, gaineratu duenez, "neurrien eraginkortasuna aztertuko dugu 15 egunean behin, baina gure nahia da azaro osoan behintzat indarrean egotea" eta "kutsatzeen kurbak behera egiten badu neurrietako batzuk altxatzea".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Tabernak Koronabirusa Alarma egoera LABI