Gizartea -

Gipuzkoa

Donostiako Infernua eraikina jendez hustu du Ertzaintzak

SOS Arrazakeria elkarteak salatu du "pandemia betean" kanporatu dituztela bizilagunak, "inolako alternatibarik eskaini gabe".

Donostiako Infernua jendez hustu du Ertzaintzak. Argazkia: EFE
Donostiako Infernua jendez hustu du Ertzaintzak
Donostiako Infernuko gunea hustearen aurkako protestak

0:37

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Donostiako Infernua eraikinean bizi ziren hainbat etxegabe aterarazi ditu ostegun honetan, epaile batek hala aginduta.

Ez da istilurik izan. Pertsona bat atxilotu dute, baina ez du kaleratzearekin zerikusirik izan. Urruntze-agindu bat urratu dutelako atzeman dute, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.  

Ibaeta auzoko eraikin abandonatua jendez husteko operazioa goizean goiz abiatu dute eta 13:30 inguruan eman dute amaitutzat. Hainbat lagunek protesta egin dute kanporatzea salatzeko eta tarteka Tolosa etorbidean zirkulazioa gelditu behar izan dute.  

Donostiako Udalak argi utzi nahi izan du epailearen aginduz hustu dituztela eraikinak: "Udalak ez du horretan zerikusirik izan".

Bestalde, SOS Arrazakeria elkarteak adierazi du bizilagunek atzo gauean jaso zutela handik ateratzeko abisua, idazkari judizialaren aginduz gaur goizean Infernu ingurua husteko asmoa zutelako.

07:00ak jota iritsi da Ertzaintza, SOS Arrazakeriak jakitera eman duenez. Erakunde horrek salatu du "pandemia betean" irtenazari dituztela handik, "baliabiderik eskaini gabe".

Erakunde horrek kritikatu du agintarien ustez auzotarrak "ordena publikoarentzat mehatxu" direla. "Haien oinarrizko eskubideak urratu dituzte, eta Udalak ez du ezer egin", gaineratu dute.

"Alarma egoeraz eta etxeratze aginduaz baliatu dira. Horrekin elkartasuna desmobilizatu eta zaurgarritasuna areagotu nahi izan dute, salatu dute.

Ildo horretan, gogora ekarri dute azkan hilabeteetan inguru hori husteko mehatxua egin dutela, baina unerik kritikoenean heldu dela: "Laguntza iturriak eta mobilizazio soziala agortzeko estrategia izan da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Okupak