Gizartea -

KONTSUMOA

Black Fridayren aurretik produktuen prezioaren jarraipena egitea gomendatzen du OCUk

2019an, publizitate kanpainek beherapen handiak iragarri zituzten arren, produktuen % 17 bakarrik merkatu, eta % 29 garestitu zituzten.

Komertzio baten Black Fridayko dekorazioa. EITBren bideo batetik ateratako irudia
Komertzio baten Black Fridayko dekorazioa.
Komertzio baten Black Fridayko dekorazioa. EITBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (OCU) Black Friday egunean erosi nahi dituzten produktuen jarraipena egiteko gomendatu die kontsumitzaileei. Elkarteak gogorarazi duenez, konpainiek ez dituzte beti prezioak jaisten egun horretan.

OCUk 85 establezimendutik gora bisitatu, eta 2.500 produktu baino gehiago monitorizatu ditu Black Friday eguna iritsi baino hilabete lehenago, horien prezioek duten bilakaera kontrolatzeko. Zenbat produktu jartzen dituzten merkeago eta zenbat merkatzen dituzten egiaztatu nahi dute, eta abusurik ikusiz gero, horiek salatu.

2019ko Black Friday

Egun horretan ez direla beti deskontuak egiten, eta, are gehiago, establezimendu batzuek produktu batzuen prezioak garestitu egiten dituztela gogorarazi du elkarteak. 2019an, publizitate kanpainek beherapen handiak iragarri zituzten arren, produktuen % 17 baino ez zituzten merkatu, eta % 29 garestitu egin zituzten. Horrela, batez beste, prezioak % 0,55 igo ziren.

OCUren datuen arabera, ElectroCosto, Navarrete eta Tien21 saltokietan jaitsi zituzten gehien prezioak, baina El Corte Inglés, Carrefour eta Eroski izan ziren gehien garestitu zituztenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa Merkataritza Black Friday Neguko beherapenak