Gizartea -
EPAIA
Portugaleteko Vitoriren etxeko okupen epaia berretsi dute
Bi akusatuak usurpatze delitu arin batengatik kondenatu dituzte, eta guztira 1.800 euro ordaindu beharko dizkiote biktimari (900 euro bakoitzak).
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Portugaleteko Errepelega auzoko Victoria de Castro, Vitori, 95 urteko emakumearen etxebizitza usurpatzeagatik epaitutako bi emakumeak 1.800 euro ordaintzera kondenatu zituen epaia berretsi egin du Bizkaiko Lurralde-Auzitegiak.
Epaiketa birritan atzeratu eta gero, Barakaldoko 4 zenbakiko instrukzio-epaitegiak 900 euro ordaintzera kondenatu zuen akusatu bakoitza. Errekurtsoa aurkeztu ondoren, Bizkaiko Lurralde-Auzitegiak usurpatze delitu arin batengatik emandako epaia berretsi du, eta bi akusatuek kaltetuari guztira 1.800 euro ordaindu beharko dizkiotela baieztatu du.
Kasua
2019ko urriaren 12an, bi emakumek, lau adingaberekin, Vitoriren etxea okupatu zuten, emakumeak senideekin egun batzuk Barakaldon pasatzen zituen bitartean. Etxera itzultzean, 95 urteko emakumeak ezin izan zuen atea ireki sarraila aldatu zutelako. Kasuak ehunka pertsona mobilizatu zituen eta "okupak" botatzea lortu zuten.