Gizartea -

Bizkaia

Gazteluetako irakaslea kartzelan sartzeko eskatu du biktimaren familiak

Biktimaren familiak esan du "ulertezina" izango litzatekeela "pederasta bat" libre geratzea Auzitegi Gorenak bi urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.

Gazteluetako irakasle ohia epaiketan. Artxiboko argazkia: EFE
Gazteluetako irakasle ohia epaiketan.
Gazteluetako irakasle ohia epaiketan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Martinez Sanz Gazteluetako ikastetxeko irakasleari 11 urteko kartzela-zigorra ezarri zion Bizkaiko Lurralde Auzitegiak ikasle bati sexu-abusuak egiteagatik. Akusatuak helegitea aurkeztu zuen eta Espainiako Auzitegi Gorenak bi urtera murriztu zion espetxealdia.

Ebazpen horrek biktimaren familiaren haserrea eragin zuen, aurrekari penalik ez duelako libre geratu daitekeelako. Horrela, bada, irakasle ohia kartzelan sartzeko agindua eman dezala eskatu dio orain Bizkaiko Auzitegiari.   

Familiak EFE agentziari azaldu dionez, "ulertezina izango litzateke pederasta bat libre geratzea Auzitegi Gorenak bi urteko kartzela-zigorra ezarri ostean, delitu ekonomikoengatik bi urtera zigortutako pertsonak espetxean sartu dituztenean, aurrekari penalik izan ez arren".

"Gizarteak eta doktrina juridikoak horrelakorik onar dezakete? Onargarria al da Opus Deiren eskola bateko irakasle bat kartzelan ez sartzea sexu-abusuak egiteagatik zigortu dutenean?", galdetu dute biktimaren senideek.  

Familiaren arabera, Gorenak zigorra 11 urtetik bira jaitsita "alarma soziala" eragin zuen eta orain "inork ez luke ulertuko" libre uztea. "Zigortutako pederasta bat kalean kontrolik gabe aske uztea arriskutsua dela nabarmen da", ohartarazi du.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Epaiketak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Leioa Albisteak Sexu erasoak Sexu abusuak Elizan Eliza Katolikoa Irakasleen albisteak