Gizartea -

Koronabirusa

Ribaforada eta Murchante itxi dituzte, kutsatzeak gelditzeko

Gauerdian zarratu dituzte bi udalerrietako sarrera-irteerak, eta funtsezko arrazoiengatik soilik baimenduko dituzte joan-etorriak. Halaber, baheketa masiboak egingo dituzte.

Santos Indurain Osasun kontseilaria. Artxiboko argazkia: EFE
Santos Indurain Osasun kontseilaria.
Santos Indurain Osasun kontseilaria. Artxiboko argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutsatzeak gelditzeko asmoz, gaurtik (asteazkena) aurrera Ribaforada eta Murchante udalerriak itxita daude, Nafarroako Gobernuaren aginduari jarraiki.

Nafarroako kutsatze eta positibo tasarik altuenak bi udalerri horietan antzeman dituzte, eta batez ere 64 urtetik gorako herritarrengan eragiten ari dela ohartu dira.

Ribaforadan 3.700 pertsona inguru bizi dira eta 100.000 biztanleko 3.973 kasu detektatu dituzte azken 14 egunetan. Azken zazpi egunetan zifra hori 2.906koa da.  

Murchanten, berriz, 3.900 lagun inguru bizi dira, eta azken 14 egunetan 2.816 kasu zenbatu dituzte 100.000 biztanleko. Azken astean datu hori 1.227koa izan da.

Udalerriak ixteaz gain, baheketa masiboak egingo dituzte datozen egunetan birusari aurre egiteko asmoz.

Ezohiko neurriak asteartetik asteazkenerako gauerdian, 00:00etan, sartu dira indarrean. Hala, Ribaforadako eta Murchanteko sarrera-irteerak itxita daude, eta funtsezko arrazoiengatik soilik ahalbidetuko dituzte joan-etorriak.

Foruzaingoa, Guardia Zibila eta udaltzaingoak arduratuko dira mugak zaintzeaz. Neurriak gutxienez bi astez egongo dira indarrean, urriaren 18ra arte, hain zuzen ere. Osasun egoeraren arabera erabakiko dute konfinamendua luzatzea edo bertan behera uztea.

Nafarroako Gobernuak esan duenez, bi udalerrietan pandemiaren bilakaera antzekoa da, eta kutsatze gehienak senideen artean, harreman sozialetan eta lanean gertatu direla erantsi du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera Osasunbidea gaur