Gizartea -

Alarma egoera

Hainbat edukiontziri su eman diete Donostiako protesta "negazionistetan"

"Ez dago guztion ondasuna kaltetzeko justifikaziorik. Ibilgailuak jarri dituzte arriskuan. Birusa desagertzea lortuko dute horrela?", galdetu du Marisol Garmendia zinegotziak.

Hainbat edukiontziri su eman diete Donostiako protesta "negazionistetan". Argazkia: ETB
Hainbat edukiontziri su eman diete Donostiako protesta "negazionistetan"
Hainbat edukiontziri su eman diete Donostiako protesta "negazionistetan". Argazkia: ETB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar edukiontziri eta hiru paperontziri su eman diete asteburuan Donostian, alarma egoeraren eta COVID-19ari aurre egiteko ezarritako neurri murriztaileen aurka egindako protestetan. Marisol Garmendia Hiri Proiektuetako zinegotziaren hitzetan, "justifikaziorik gabeko ekintza bandalikoak" izan dira.

Zinegotziak ohar baten bidez nabarmendu du "ez dela bidezkoa donostiarrek beren gain hartu behar izatea gutxi batzuek eragindako kalteak".

"Ez dago guztion ondasuna kaltetzeko justifikaziorik. Ibilgailuak jarri dituzte arriskuan. Birusa desagertzea lortuko dute horrela?", galdetu du Garmendiak.

Halaber, azpimarratu du indarkeria inoiz ez dagoela justifikatuta, "baina are gutxiago gauden egoeran egonda". "Osasun neurriak eta distantzia soziala zorrotz bete behar ditugu", erantsi du.

"Ez da gustu kontua, gizatasunez eta etikaz jokatzeko beharra baizik. Gugatik eta besteengatik. Egoera konplexu bat bizitzen ari gara, ZIUak jendez gainezka egon litezke aurki", nabarmendu du zinegotzi sozialistak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Koronabirusa Alarma egoera