Gizartea -
COVID-AREN AURKAKO NEURRIAK
Nafarroako Parlamentuak dio neurriek ez dituztela espero ziren emaitzak eman
Gobernuak ez du baztertu herritarrak konfinatzea, nahiz eta neurri "desiragarria" ez izan. Koronabirus kasu positiboek gora egin dute berriro Nafarroan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Parlamentuaren gehiengoak adierazi du Nafarroako Gobernuak koronabirusak eragindako kutsatzeak geldiarazteko hartutako neurriek ez dituztela espero ziren emaitzak eman. Koronabirus kasu positiboak 500 baino gehiago izan ziren atzo Nafarroan.
Sozialistek "geldialdi" bat ikusi dute kutsatutakoen kopuruan azken murrizketei esker, baina Geroa Bairen ustez, murrizketa horiekin lortutako erantzuna "arina" baino ez da izan, eta gainerakoek egiaztatu dute ez dutela goranzko joera menderatzea lortu. Navarra Sumak porrotaz hitz egin du.
Nolanahi ere, Gobernuak PSNren, Geroa Bairen, Podemosen eta I-Eren babesa du osasun agintarien gidaritzapean hartzen dituen erabakietan, eta, beraz, ez dute baztertu herritarrak konfinatzea, nahiz eta neurri desiragarria ez izan.