Gizartea -
TRAFIKOA
AP-8 autobidea itxiko dute Donostian, Urumea biaduktuko lanak tarteko
Bilborako noranzkoan egingo dituzte mantentze lanak astelehenetik astearterako gauean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
AP-8 autobidea itxita egongo da Donostian, astelehenetik astearterako goizaldean, Urumeako biaduktuan lanak egin behar dituztelako. Obrak Bilboko noranzkoan egingo dira.
Bidegik ohar baten bidez jakinarazi duenez, AP-8 autobidea itxita egongo da astelehenetik astearterako goizaldean, Bilborako noranzkoan.
Foru elkarteak Urumeako biaduktuko drainatze sistema berritzeko lanak egingo ditu eta, ondorioz, autobidearen 600 metroko zati bat itxita egingo dute, 22:00etatik 06: 00etara.
Alternatiba gisa, 19. irteera erabiltzea gomendatzen da, GI-41 errepidetik Ospitalerako noranzkoan, Astigarragako biribilgunerantz, AP-8 autobidera itzultzeko.