Gizartea -

Ekaitz gogorren izenak

Zergatik izena du 'Eta' azken ekaitz tropikalak?

2020an 28 ekaitz tropikal izan dira; beraz, Munduko Meteorologia Erakundearen zerrenda ofizialean aurreikusitako izenak amaitutakoan, alfabeto grekoarekin hasi dira.

Urakan bat, satelitetik ikusita. Argazkia: EFE
Urakan bat, satelitetik ikusita.
Urakan bat, satelitetik ikusita. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kariben sortu zen 29. depresio tropikalak mendebaldera egingo du eta "Eta ekaitz tropikala" da jada. Astelehenen, berriz, urakana izango da eta Nikaraguako zein Hondurasko kostaldean sentituko dute.

Fenomeno atmosferiko hauei izena jartzen hasi zirenetik lehen aldia da ekaitz bat izendatzeko 'Eta' izena erabiltzen dela. Eta zein da arrazoia? Zerrenda ofizial edo tradizionala agortu egin dela, beraz, beste zerrenda batera jo dutela.

Munduko Meteorologia Erakundeak (OMM) alfabetikoki ordenatutako izenen zerrenda bat egiten du zikloiak izendatzeko. Atlantikoko zerrendak 21 izen maskulino eta femenino ditu urtero, eta txandakatu egiten dira. Zerrenda agortzen bada, alfabeto grekoarekin jarraitzea aurreikusten da. Eta horixe gertatu da 2020 urte berezi honetan, 28 ekaitz tropikal izan dira dagoeneko; eta beraz, zerrenda ofizialean aurreikusitako izenak amaituta, alfabeto grekoarekin hasi dira.

Horrelakorik ez da 2005etik gertatzen, eta adituek ohartarazi dutenez, oraindik azaro osoa geratzen denez urakan denboraldia ofizialki amaitzeko, 2020ak errekorra egingo du gai honetan ere. Hala, urteetan errepikatuko ez diren izen gehiago egongo dira, ziur aski.

1953az geroztik, zikloi tropikalei izena jartzen zaie haizearen indarra 120 km/h-tik gorakoa denean. Nazioartean, eta bereziki profesionalen artean, fenomeno meteorologiko arriskutsu horiek ondo identifikatzeko helburuarekin jaio zen izendapen sistema hori, baina badu baita beste onura bat ere. Hain suntsigarria izan daitekeen fenomeno batek izen propio bat duenean biztanleria kontzienteagoa dela eta ondorioz, babes neurriak hobeto beteko dituela uste da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Urakanak