Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, emakume bati sexu erasoa egiteagatik

Bilbon bizi den 34 urteko gizona da atxilotua. Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak protesta deitu du biharko, azaroak 1, 13:00etan.

Eraso baten aurrean Barakaldon egindako protesta baten artxiboko irudia.
Eraso baten aurrean Barakaldon egindako protesta baten artxiboko irudia.
Eraso baten aurrean Barakaldon egindako protesta baten artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko Udaltzaingoak 34 urteko bilbotar bat atxilotu du bart autobus geltoki batean emakume bati sexu-abusuak egiteagatik.

Atxilotua epailearen esku utzi dute larunbat honetan, Barakaldoko Udaleko Herritarren Segurtasunerako eta Babes Zibilerako Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Atzo 23:15 aldera, polizia-etxera joan eta gertatu salatu zuen biktimak, sexu erasoa egin zion gizona deskribatuz.

Udaltzaingoak patruila guztiei eman zien gizonaren deskribapena, eta, minutu gutxiren buruan, agenteek gizonezko bat aurkitu zuten, ezaugarri fisikoengatik eta jantziengatik erasotzailea izan zitekeena. Biktimak identifikatu egin zuen gizona eta udaltzainek atxilotu egin zuten.

Argitan Emakumearen Aholku Etxeak protesta egiteko deia egin du. Talde feministak elkarretaratzea deitu du iganderako, azaroak 1, 13:00etan, Herriko Plazan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa