Gizartea -
Sutea
Basurtuko ospitaleko sutean erredurak izan zituen emakumea hil da
Koronabirusa duten gaixoen eraikinean zegoen emakumea. Gurutzetako ospitalera eraman zuten, erredura larriekin, asteazkenean, eta larunbat goizaldean hil da.
Agentziak | Erredakzioa
COVID-19arekin Bilboko Basurtuko ospitalean zegoen eta asteazkenean sute batean erredurak izan zituen emakumea hil da, larunbat goizaldean, Gurutzetako ospitaleko iturrien arabera. Barakaldoko ospitaleko erredura handietako unitatean zegoen.
Asteazkenean 15:00etan sortu zen sutea, Revilla pabilioiaren bigarren solairuko gela batean. Eraikin horretan daude koronabirusa duten gaixoak, eta ospitaleko beste tokietara eraman zuten. Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuak ez da sutearen sorrerari buruzko azalpenik eman.
Gelan zegoen emakumeak erredurak izan zituen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, Barakaldon (Bizkaia), erredura handietako unitatera. Larunbat goizaldean hil da.