Gizartea -

KORONABIRUSA

Galiziak zazpi hiri eta zenbait udalerri mugakide itxi ditu

Itxialdi perimetrala ostiral arratsaldetik gutxienez asteartera arte egongo da indarrean. Orduan, neurriak berrikusiko ditu Galiziako Xuntak.

Udal langile bat Ourense hiriko kaleak desinfektatzen. Argazkia: EFE
Udal langile bat Ourense hiriko kaleak desinfektatzen
Udal langile bat Ourense hiriko kaleak desinfektatzen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galiziako Xuntak iragarri duenez, zazpi hiri eta mugakide dituzten udalerrietako batzuk itxiko ditu ostiral arratsaldetik aurrera. Gainera, gune horietako batzuetan pertsonen arteko bilerak are eta gehiago mugatuko ditu eta bizikide diren pertsonak soilik elkartu ahal izango dira. Guztira, asko jota bost pertsona batu ahalko dira.

Batzorde klinikoaren bileraren ostean, Julio Garcia Comesaña Xuntako Osasun sailburuak azaldu duenez, neurri horiek 15:00etan sartuko dira indarrean eta asteartean berrikusiko dituzte. Asteburua dela eta, "hirietako sarrerak eta irteerak mugatzeko" asmoa dutela esan du.

Galiziak 696 positibo zenbatu ditu COVID-19agatik azken 24 orduetan.

Kasu aktiboen kopurua gora egiten ari da. Guztira, 8.363 positibo zenbatu dituzte Galizian, aurreko zenbaketan baino 433 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Galizia azken ordukoa COVID fokuak Alarma-egoeraren amaiera Rueda Valenzuelaren gobernua