Gizartea -
Koronabirusa
PCR proba egiteko deia egin diete Bergara eta Kabiezesko 13-40 urteko herritarrei
Gipuzkoako udalerrian, probak osasun zentroan egingo dituzte gaur eta bihar. Santurtziko (Bizkaia) auzoan, aldiz, asteazkenera arte egingo dituzte.
agentziak | erredakzioa
Osakidetzak PCR proben baheketa egingo du Bergarako (Gipuzkoa) 13 eta 40 urte arteko herritarren artean gaur eta bihar, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakitera eman duenez.
Proba egiteko derrigorrezkoa da txanda eskatzea herriko osasun zentrora edo 900 20 30 50era deituta.
PCR probak egiteko dispositiboa Bergarako osasun zentroko errehabilitazio zerbitzuan jarriko dute gaur, eta martxan egongo da 16:00etatik aurrera.
Larunbatean goiz eta arratsalde egingo dituzte probak, eta emaitzak SMS bidez jakinaraziko dituzte.
PCR probak Kabiezesen
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak PCR probak egitera joateko eskatu diete Santurtziko (Bizkaia) Kabiezes auzoko 13 eta 40 urte bitarteko biztanle guztiei. Kabiezesko osasun zentroan egingo dira probak, larunbatean eta igandean, 09:00etatik 20:00etara, eta astelehen, astearte eta asteazkenean, 15:00etatik 20:00etara.
Osasun agintariek jakinarazi dutenez, proba egiteko aldez aurretik ordua eskatu behar da, Kabiezesko osasun zentrora (946 007 610) edo Osasun Kontseilura (900 203 050) deituta.
Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazi diete COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero, besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera, norbere etxean isolatzeko eta osasun zentrora deitzeko.