Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Gipuzkoak udalerri guztiak ditu eremu gorrian
Kutsatzeek izan duten gorakadaren ondorioz, kolore gorriz margotu dute Mutriku. Bizkaian, bestalde, laranjatik gorrira doan langa igaro du Gorlizek.
eitb.eus
Asteazken honetan 66 udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Azken orduetan Bizkaian eta Gipuzkoan izan dira aldaketa bakarrak. Hain zuzen ere, Gorliz eta Mutriku eremu gorrian sartu dira, bi udalerri horietan kutsatzeek gora egin ostean.
Gipuzkoan dago egoera larrien, udalerri guztiak (34) baitaude gorriz: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Bizkaian, 29 herri daude eremu gorrian: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Berango, Bilbo, Balmaseda, Barakaldo, Berango, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gueñes, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Trapaga, Santurtzi, Sestao, Sopela, Zalla eta Zornotza.
Laranjaz margotuta daude, berriz, honakoak: Bermeo, Derio, Elorrio eta Gernika.
Eremu horian, ostera, ez dago udalerri bakar bat ere.
Arabari dagokionez, aldaketarik ez: Agurain, Gasteiz eta Laudio gorri daude. Amurriok hori jarraitzen du.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: