Gizartea -

Alarma egoera

Negazionistek beste protesta bat deitu dute gaurko Bilbon etxeratze aginduaren aurka

Deialdia sare sozialen bidez egin dute atzoko manifestazioaren leku eta ordu bererako. Poliziaren arabera, gaueko aisialdiarekin lotuta dauden eta "oldarkorrak" diren pertsonak daude atzean.

Manifestariek edukiontziak erre zituzten. Argazkia: @ikersalgadoser1
Manifestariek edukiontziak erre zituzten.
Manifestariek edukiontziak erre zituzten. Argazkia: @ikersalgadoser1

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren hedatzea geldiarazten saiatzeko ezarritako neurri murriztaileen kontra dauden pertsonek beste protesta bat deitu dute gaur gauean Bilbon. Ostegunean etxeratze aginduaren aurkako manifestazioa egin zuten negazionistek Bizkaiko hiriburuan, eta istiluak sortu ziren modu bertsuan antolatutako deialdi horren ostean. Ertzaintzak sei lagun atxilotu zituen, desordena publikoak egotzita. Izan ere, manifestariek 25 edukiontzi erre zituzten eta ertzainei objektuak jaurti zizkieten.

Protestaren deialdia sare sozialen bidez egin dute, eta herenegungoaren leku eta ordu bera izango du: Indautxu Plaza, 21:30ean, polizia iturrien arabera.

Iturrion arabera, deialdiaren atzean gaueko aisialdiarekin lotuta dauden eta euren "oldarkortasunagatik" ezagunak diren pertsonak daude.

Komunikatu gabeko elkarretaratzea eta istiluak

Ertzaintzari komunikatu gabeko elkarretaratzea zuten atzo gauean 200 bat lagunek, gehienak maskara gabe eta segurtasun neurriak bete barik (distantzia gorde barik). COVID-19aren pandemiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri murriztaileen aurkako elkarretaratzea 21:30ean abiatu zuten Bilboko Indautxu plazan. "Askatasuna" oihuak botaz eta "errepresioaren" kontrako kartelak eskuan bildu ziren.

Ertzaintza bildutakoak identifikatzera joan zenean hasi ziren istiluak. Manifestariak inguruko kaleetan barrena abiatu ziren, bidean topatutako zabor-ontziei su emanez. 25 edukiontzi erre zituzten eta hainbatek jarrera "erasokorra" erakutsi zuten, Ertzaintzaren arabera.

BIDEOA | Sei pertsona atxilotu dituzte Bilbon neurri murriztaileen kontrako protestan

Sei atxilotu Bilbon, murrizketen aurkako protesta batean izandako istiluetan
Sei atxilotu Bilbon, murrizketen aurkako protesta batean izandako istiluetan
Sei atxilotu Bilbon, murrizketen aurkako protesta batean izandako istiluetan

0:31

Ertzaintzak sei pertsona atxilotu eta beste bi ikerketapean jarri zituen, agintearen kontrako atentatua, desordena publikoak eta neurri murriztaileak urratzea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Manifestazioak Koronabirusa Alarma egoera