Gizartea -
KORONABIRUSA
Kantabria, azaroaren 9ra arte itxita
Horrez gain, datorren astean eskolak zabalik egongo dira (izatez, jarduera gabeko astea zen), familien mugikortasuna eragozteko.
Agentziak | Erredakzioa
Gauerditik perimetralki konfinatuta dago Kantabria azaroaren 9ra arte, koronabirus kasuen bilakaera "larria" dela eta. Gainera, eskola-egutegia aldatu eta eskolaz kanpoko astea eten du hilaren 2tik 8ra, familien mugikortasuna saihesteko.
Hala iragarri zuen atzo Miguel Angel Revilla presidenteak, koronabirusaren aurkako neurri berrien iragartzeko emandako prentsaurrekoan.
Revillak zehaztu zuenez, COVID-19aren datuek oraindik ez dituzte Kantabriako ospitaleak muturreko egoerara eraman, baina datozen asteetan egoera hori gerta daitekeela adierazi zuen, eta, beraz, erkidegoa itxi egingo dela aurreratu zuen, beste bederatzi eskualdetan egin duten bezala, eskualdeko osasun sistema ez kolapsatzeko.
Halaber, datorren astean, eskolaz kanpoko astea Kantabrian, eskualdeko ikastetxeek ohiko jarduerarekin jarraitzea erabaki zuen presidenteak, izan ere, ikasleak ikastetxeetan daude "seguruen". Erabaki horrek Kantabriako udalerrien arteko mugikortasuna murriztuko du, Revillaren iritzian.