Gizartea -
COVID-19ri buruzko inkesta
EiTB Focus: Gizartearen erdiak baino gehiagok ez ditu aholku guztiak betetzen
EiTBk 14:00etan argitaratuko du bere hedabideetan koronabirusari buruz egin duen makroinkesta berria. Alarma egoera ezarri aurretik egin da galdaketa.
EITB. EUS
EITB Focusen inkesta berriari erantzun dioten 10 pertsonatik ia seik onartu du ez dituela koronabirus gaitza saihesteko erakundeek emandako osasun gomendio guztiak betetzen. EiTBk 14:00etan argitaratuko du bere hedabideetan COVID-19ari buruz egin duen makroinkesta berria.
Hartutako neurrien betetze mailaren inguruan galdetzeaz gain, pandemiak euren bizimoduan eragindakoak eta gaiarekin harremana duten beste gai batzuen inguruan itaundu diete herritarrei.
14:00etatik aurrera emango dira ezagutzera, ETBko "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietako lehen edizioan, baita Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en.
Fitxa teknikoa
Gizakerrek EiTBko albistegietarako egindako inkesta EAEn bizi diren 1.200 pertsonari egin zitzaien (400, Araban; 400, Bizkaian eta 400, Gipuzkoan).
La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako. Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.
Landa-lana 2020ko urriaren 19tik 22ra egin zuten, elkarrizketak telefonoz eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 9,69 minutukoa izan zen: motzenak 6 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 30 minutu.