Gizartea -

KORONABIRUSA

Alarma egoera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: ohiko zalantzak eta argibideak

Eusko Jaurlaritzak gida bat prestatu du koronabirusari aurre egiteko helburuarekin ezarritako neurri murriztaileek herritarren artean eragin dituen zalantzak argitzeko.

Tabernari bat pertsiana jaisten. Artxiboko argazkia: EFE
Tabernari bat pertsiana jaisten.
Tabernari bat pertsiana jaisten. Artxiboko argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemia gelditzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak ostalaritza ixtea agindu du, etxeratze-agindua 22:00etara aurreratzea erabaki du eta kirola taldean egitea galarazi du, besteak beste.

Neurri murriztaile berriak azaro guztian egongo dirai indarrean, larunbat honetatik aurrera.

Neurri murriztaileak aplikatzerakoan kontuan izango dituen irizpideekin gida bat prestatu du Eusko Jaurlarizak, herritarren ohiko zalantzak argitzeko asmoz.

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Neurri murriztaile guztiak zerrenda batean

OINARRIZKO GALDERAK

Indarrean jarraitzen al du sei pertsonatik gorako taldeetan espazio publiko eta pribatuetan egoteko mugak?

Bai. Eta lanean?

Sei pertsonatik gorako taldeen iraupena mugatzeak lan-, hezkuntza- eta erakunde jarduerak baztertzen ditu. Nolanahi ere, segurtasun-neurri guztiak errespetatu beharko dira, hau da, metro eta erdiko gutxieneko tartea eta maskara erabili beharko da uneoro. Gainera, beharrezkoa da bilera-gela aireztatuta egotea. Indarrean jarraitzen al du pertsonen sarrera- eta irteera-mugak Euskal Autonomia Erkidegoan?

Bai. Indarrean jarraitzen al du ohiko bizilekua finkatuta duten udalerri bakoitzeko pertsonen sarrera- eta irteera-mugak?

Bai. Indarrean al dago mugakide diren eta ohiko joan-etorriak egiten dituzten udalerrien arteko joan-etorriak egiteko aukera, banakako gizarte-, ekonomia- eta kirol-jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoak egiteko?

Bai. Indarrean jarraitzen al du senideak bisitatzeko beste udalerri batera joateko debekuak?

Bai. Indarrean al dago egoitza batean senide bat bisitatzeko Euskadiko edozein lekutara joateko aukera?

Bai, hitzorduaren agiriarekin. Baimenduta al dago oraindik Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzea Euskaditik kanpo lekualdatzeko jatorria eta helmuga duten pertsonentzat?

Bai, igarotzea baimenduta dago, baina ez beste inolako jarduerarik. Indarrean al dago 23:00etatik aurrera gauez zirkulatzeko muga?

Ez. Gaueko ordutegian zirkulatzeko askatasuna mugatzen hasteko ordua 22:00etara aurreratu da. Gaueko ordutegian pertsonen zirkulazio-askatasunaren muga 22:00etara aurreratzen bada ere, garraio publikoa 22:30ean amaitzen da. Esan nahi duzu autobusa har dezakedala 22:00etatik 22:30era?

Garraio publikoa 22:00etatik aurrera bakarrik erabili ahal izango da, 36/2020 Dekretuaren 1.2 artikuluan jasotako salbuespenetako batengatik. Adibidez, osasunarrazoiengatik, lan-arrazoiengatik, eta abar. Zer gertatzen da kultur ekitaldi batera joan eta hau 22:00ak baino beranduago amaitzen bada?

Jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialik ezingo da 21:00ak baino beranduago amaitu. Ordubete izango da (22:00ak arte) etxera itzultzeko. Joan naiteke ostalaritza-establezimenduren batera?

Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuetako pertsonen zerbitzurako erabateko itxiera zehazten da, hoteletako jantokiak eta ostatu hartutako bezeroen zerbitzurako beste ostatu batzuk izan ezik. 21:00ak arte bakarrik prestatu eta zerbitzatu ahal izango dira otorduak etxera edo bertan jaso aurrez hitzordua eskatuta. Pintxoak saltzen dituzten jatetxeek edo tabernek saldu al dezakete edaria edo alkohola etxeetara edo eramateko?

Bazkari-eskaera baten parte bada bakarrik, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Tabernek etxean kontsumitzeko edariak bakarrik sal ditzakete?

Tabernek eta jatetxeek edaria edo kafea zerbitzatu ahal izateko, janari-eskaera baten parte izan behar dute.

MUGIKORTASUNA

Dibortziatua naiz. Dibortzio-epaiaren arabera, astean bitan egon naiteke semealabekin; baina bizi naizen udalerria ez den beste herri batean bizi dira. Bisita hauek egitera joan naiteke?

Seme-alabak zaintzeko joan-etorri bat, dibortzio-epai batean ezarritako araubideari jarraikiz, baimenduta dago, Lehendakariaren Dekretuaren 2. eta 3. artikuluetan jasotako salbuespenetako bat delako, zehazki, 2. artikuluaren "k) antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatua". Animalia batzuk zaindu eta elikatu behar ditut, nirearen mugakidea ez den udalerri bateko lursail batean daudenak. Mugitu naiteke? Nola justifikatzen dut?

Animaliak zaintzeko lekualdaketa bat baimenduta dago, Lehendakariaren Dekretuaren 2. eta 3. artikuluetan jasotako salbuespenetako bat delako, zehazki, 2. artikuluaren "j) ezinbesteko kausagatik edo beharrizan-egoeragatik" kasua. Animalien jabetza egiaztatzen duen edozein agiriren bidez justifika daiteke, edo, bestela, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, arreta zein helbidetan emango zaien zehaztuta. Kantabriakoa naiz, Bilbotik hegaldi bat dut, eta Autonomia Erkidegotik sar naiteke edo atera naiteke arrazoi horrengatik?

Joan nahiz etorrian, Euskal Autonomia Erkidegotik pasa daiteke bere helmuga Autonomia Erkidego honetatik kanpo badago; baina ezin du beste jarduerarik egin Euskal Autonomia Erkidegoan. Bisita ditzakete aitona-amonek bilobak, udalerri mugakideetan bizi ez diren kasuetan?

Ez dira "bisita" eta "zaintza" kontzeptuak nahastu behar. Familia-bisita bada, ezin da. Adingabea zaintzera joanez gero, bai, joan daitezke, Lehendakariaren urriaren 26ko 36/2020 Dekretuaren 2.2.e) artikuluan xedatutakoaren arabera. Zer ulertzen da dela jarduera sozioekonomikoa?

Udalerri mugakideetan egin ohi diren jarduerak, eta 2. artikuluan jaso diren salbuespenen artean ez daudenak, esaterako: supermerkatura, tindategira, jatetxera, haurtzaindegira joatea eta mugakide den udalerrian ohiko moduan egin daitezkeen harreman sozial eta/edo ekonomiko guztiak Pisu bat dut alokatuta beste autonomia-erkidego batean eta giltzak batzera joan behar dut, errentariak etxea utziko baitu. Irten naiteke erkidegotik?

Jarduera hori atzeratzerik ez badago, ezinbesteko kasutzat jo daiteke. Etxe bat erosteko prozesuan dauden eta zenbait udalerritan etxeak ikusi behar dituzten pertsonek jarrai dezakete etxeak ikusten?

Ez, jarduera hori atzeratu beharko lukete, salbu eta jabetzan edo errentan bere ohiko lehen etxebizitza edo "ohiko etxebizitza" eskuratzeko kudeaketak badira. Kasu horretan, eta udalerri mugakidea ez bada, bizilekua duen udalerria aldatu behar dela egiaztatu beharko da. Higiezinen agenteak mugakideak ez diren udalerrien artean mugitu ahal izango dira, betiere bidaiaren arrazoia profesionala bada. Joan gaitezke autonomia-erkidego berean dagoen bigarren etxebizitzara?

Ez. Bizilekua dugun udalerrira mugatuta dago mugikortasuna.  Zer gertatzen da dagoeneko bidaiatzeko hegazkin-txartela erosi badugu? Baliogabetu egin behar dugu?

Bidaiaren motiboa aisia bada, bai, ezin da bidaiatu. 2. artikuluan azaldu diren motiboetako beste edozein bada, hegaldiari eutsi lekioke. Sar daitezke EAEn konfinatuta ez dauden erkidegoetako turistak?

2.2. artikuluan aurreikusten diren pertsonak baino ezingo dira sartu, eta behar bezala justifikatuta egon beharko dute Atera dezakegu maskota 22:00ak ondoren?

Ezin dugu maskota atera 22:00etatik aurrera eta 06:00ak arte. 1.2. artikuluan aurreikusten diren jarduerak baino ezin dira egin; esate baterako, larrialdiko motiboren batengatik albaitariarenera eramatea. Sar gaitezke udalerri mugakidean, nahiz eta beste lurralde historiko batean egon? Eta beste autonomia-erkidego batean egonez gero?

Beste lurralde historiko batean egonez gero, bai, gainerako udalerrietan bete beharreko baldintza beretan. Ezin gara udalerri mugakidean sartu baldin eta beste autonomia-erkidego batean bagaude; izan ere, mugatuta dago EAEtik irtetea, Errege Dekretuan ezarritako salbuespenetan izan ezik. Zer jotzen da udalerri mugakidetzat? Erreka bi udalerrien artean badago, mugikortasuna posible da? (Adibidea: Erandio eta Bilbao edo Getxo eta Portugalete)

Bizileku dugun udalerriaren ondoko udalerria da; udalerri mugakidera joateko zuzeneko bidea dugu, beste udalerri batzuetatik igaro beharrik izan gabe. Nola justifikatuko litzateke agintaritza baten aurrean joan-etorri baten motiboa adinekoen edo adingabeen zaintza dela?

Pertsona arduradunak emandako egiaztagiriaren bidez; horretarako, familia-lotura frogatu beharko da eta zainduko den pertsonaren identifikazio-datuak eman beharko dira. Era berean, zaintzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiazta daiteke, artatuko den pertsonaren helbidea eta telefonoa zehaztuta. Gure udalerriko supermerkatua txikia da, eta, normalean, beste udalerri bateko handiago batera joaten gara. Joan gaitezke?

Elikagaiak edo baimendutako beste produktu batzuk erosteko joan-etorriak bizitoki dugun udal-mugartean edo udalerri mugakideetan dauden merkataritzaestablezimenduetara egin behar ditugu. Bizitoki dugun udalerrian edo mugakidean ematen ez diren zerbitzu eta hornikuntzen kasuan, salbuespen gisa, bizitoki dugun udalerritik hurbilen dagoen azalera handiko saltoki batera edo antzeko batera joan ahalko gara. Esaterako, Durangon bizi gara, eta ohiko ile-apaindegia Bilbon dugu. Joan gaitezke haraino?

Ez. Jarduera sozioekonomikoa udalerri mugakideetan baino ezin da egin. Ileapaindegia ez da Dekretuaren 2.2 artikuluan aurreikusten den salbuespenetako bat.

HOTEL, NEKAZARITZA-TURISMO, TURISMO-OSTATU ETA KANPINETAN

% 50eko gehieneko edukiera hoteletako eremu komunetan (jantokia, kafetegia, etab.) aplikatzen den 30 pertsonako kopurua baino handiagoa izan daiteke?

Dekretuak gehienez ere % 50eko edukiera ezartzen du kanpin-hotelen eta turismoostatuen eremu komunetarako, eta gune horietan ezin da inoiz 30 pertsonako muga gainditu aldi berean eta pertsonen arteko 1,5 m-ko distantzia errespetatuz.

Ostalaritza-instalazio horietako gainerako aretoek edo jantokiek % 50eko gehieneko edukiera errespetatu beharko dute, beren azaleraren arabera, eta jantokien kasuan, jatetxe-zerbitzuei aplikatu beharreko araudia errespetatu beharko dute, edo, bestelako ekitaldiak antolatuz gero, barne-espazioetako bilerei aplikatu beharrekoa.

Nolanahi ere, gogorarazten da hotelek eta bestelako ostatuek ostalaritza- eta jatetxezerbitzuak ostatu hartutako bezeroei soilik eskaini ahal izango dizkietela. Har dezakete ostatu logela, etxe edo bungalow berean elkarren bizikide ez diren pertsona-taldeek? T

aldekatze eta bilerak sei pertsonakoak izan daitezke, gehienez, bizikide izan ezean. Gogorarazten da mugikortasuna bizi garen udalerriaren eta mugakideen artean baino ez dagoela baimenduta.

HEZKUNTZA-JARDUERA

Joan gaitezke ikastera bizitoki dugun udalerrian ez dagoen zentro batera? Nola justifikatuko dugu?

Egoera hori berariaz jaso da 2.2 artikuluan: Unibertsitate-, irakaskuntza- eta hezkuntza-zentroetara joatea, haur-hezkuntzako eskolak barne. Baliozkotzat eta nahikotzat jotzen den edozein dokumenturen bidez egiaztatu beharko da. Joan gaitezke semea edo alaba batzera, gure udalerritik kanpo egiten den eskolaz kanpoko jarduera batera?

Bai, betiere behar bezala justifikatzen bada; dena den, ezingo gara helmugako udalerrian umea batzeko behar baino denbora gehiago egon. Mugikortasuna eta kontaktuak ahalik eta gehien murriztu behar ditugu.

ESTABLEZIMENDUAK, INSTALAZIOAK ETA LOKALAK

Supermerkatuek edo elikagaien dendek sal dezakete alkohola 20:00etatik aurrera? Eta 20:00ak ondoren ixten badute?

20:00ak eta 08:00ak artean ezingo da alkoholik saldu. Era berean, ezin da bide publikoan kontsumitu.

 HIL-BEILAK ETA EHORZKETAK

Joan gaitezke bizitoki dugun udalerritik kanpo egiten den hileta, hil-beila edo ehorzketa batera? Eta autonomia-erkidegotik kanpora?

Ez, bigarren mailara arteko senide baten hileta, beilatokia edo ehorzketa izan ezik. Gainerako kasuetarako, udalerrian bertan edo udalerri mugakideetan egiten diren hileta, beilategi edo ehorzketetara bakarrik joan ahal izango da, paragrafo honetan ezarritako neurriak betez:

-Hil-beiletan, 30 pertsona batu ahalko dira, gehienez, aire zabaleko espazioetan, eta 6, espazio itxietan. Bertaratzen den pertsona-kopurua txikiagoa izanez gero, ezingo da baimendutako edukieraren % 50 gainditu.

-Hildakoaren ehorzketan edo haren errausketarako agurrean, 30 pertsona egon ahalko dira, gehienez, betiere espazio irekian egiten bada. Espazio itxian eginez gero, gehienez 10 pertsona batu ahalko dira, eta, nolanahi ere, pertsonen arteko distantzia gorde beharko da.

-Kasu guztietan erabili beharko da maskara.

KIROLA

Taldean kirola egin dezaket?

Ez. Bakarka edo bizikideekin bakarrik egin ahal izango da kirola. Gimnasioetan, kirol-klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak egin ahal izango dira, betiere maskara erabiliz egiten badira, 6 laguneko taldeetan gehienez, eta edukiera edukieraren ehuneko 40ra mugatuta badago. Ezin izango dira egin lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak Irten al daiteke korrika egitera edo bizikletan taldean ibiltzera?

Ez. Kendu al dezaket maskara, bakarka, hiri-inguruetan kirola egiten dudan bitartean?

Ez. Jarduera fisikoa edo kirola hiri-inguruneetan banaka egiteko, maskara erabili beharko da. Nahitaezkoa al da maskara erabiltzea jarduera fisikorako eta kirolerako?

Dekretuak baimendutako taldeko kirol-jardueretan, hala nola ikastaroetan, gimnasioetan eta kiroldegietan programatutakoetan, maskara erabiltzea nahitaezkoa da uneoro. Transmisio-arrisku handiko testuingurua da. Aire zabaleko jarduera fisikoan, nahitaezkoa da maskara erabiltzea hiriguneetako ibilaldietan edo jendea biltzen den lekuetan. Maskara ez da derrigorrezkoa mendi ibilaldietan.  Mugakide duzun udalerrira joan zaitezke jarduera fisikoa aire zabalean egiteko?

Bai, banakako kirol-jarduera eta aire zabaleko jarduera fisikoa egin ditzakezu bizi zaren udalerrian edo aldamenekoan. Mugakide den herrira autoz joan al naiteke jarduera fisikoa edo kirola egitera?

Bai, baldin eta bizilekuaren ondoko herria bada eta errepide bidezko zuzeneko sarbidea badu. Aldagelak eta dutxa-guneak erabil daitezke?

Ez, debekatuta dago kirol-instalazio guztietako dutxak eta aldagelak erabiltzea, bainulariek eta igerilariek erabili behar dituzten igerilekuetako aldagelak izan ezik. Egin dezakegu kirola taldean, espazio itxietan?

Ez, kirola bakarka baino ezingo da egin. Gimnasioetan programatutako ikastaroak edo jarduerak salbu; haietan, maskara erabili beharko da. Taldeko klaseetan, sei parte-hartzaile egon ahalko dira, gehienez. Entrena dezakegu gure taldearekin eta partidak jokatu?

Baimenduta daude lehiaketa profesionalean edo erdi profesionalean dauden taldeen kirol-entrenamenduak eta -lehiaketak. Profesionala edo erdi profesionala ez den federazio-lehiaketa eten egingo da, bai eta eskola-kiroleko lehiaketa ere. Eskola-kirola bertan behera geratzen da. Joan gaitezke beste udalerri batera partida bat jokatzera?

Lehiaketa profesionaletan edo erdi profesionaletan baino ez. Zer ulertzen dugu kirolari erdi profesional diogunean?

Egutegi ofizialeko Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan eta Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketetan parte hartzen duten kirolariak dira, guztiak kategoria absolutuan. Atal honetan kategoria absolutuko maila goreneko bertoko kirollehiaketak sartzen dira. Joan gaitezke kirol-jarduera bat egitera beste udalerri bateko kiroldegira?

Bai, baldin eta bizi naizen udalerriaren mugakidea bada eta banakako kirol-jarduera bada edo Dekretuan aurreikusitako salbuespenetako bat bada. Joan gaitezke beste udalerri edo erkidego batzuetara jarduera zinegetikoak edo arrantza-jarduerak egitera?

Ez. Bi jarduera horiek bizitoki dugun udalerrian edo mugakideetan baino ezingo dira egin.  Publiko gisa joan naiteke kirol-ekitaldi batera?

Ez. Debekatuta dago jendeak kirol-ekitaldietara joatea. Gimnasio bateko makina-gelan kirola egin dezaket?

Bai, banaka, maskara erabiliz, segurtasun-distantzia mantenduz eta baimendutako gehieneko edukiera errespetatuz. Gogoan izan, ezin dela aldagelarik edo dutxarik erabili.

GARRAIO PUBLIKOA

Gaueko zer ordutara arte egongo da garraio publikoa?

Hiru lurralde historiko bakoitza baino eremu gutxiagoko garraio publikoaren azken irteera 22:30ean izango da. Taxia edo gidaridun ibilgailua izan ezik. Jan edo edan daiteke garraio publikoan?

Bidaia-denbora bi ordutik beherakoa bada, ezin da, baina bai edan. Badago okupazio-mugarik garraio publikoan?

Ez, garraio publiko eta pribatuetan ibilgailuak duen plaza adina pertsona joan ahalko da, betiere maskara jantzita.

KULTURA-EREMUA

Jarduera bat eskaintzen den kontzertuetara, museoetara, zinema eta antzokietara edo bestelako kultur etxeetara joan naiteke?

Sarrera-salerosketa bat dagoen kasuetan, jarduera sozioekonomiko bat dagoela ulertuko da. Beraz, kasu horietan, bizilekuaren ondoko udalerri batera joan ahal izango da. Lekualdatzen den pertsonak bere sarrera eraman beharko du joan-etorrian. Nolanahi ere, jarduera 21:00ak baino lehen amaitu beharko da. Normaltasunez gara dezakegu abesbatzen edo musika-banden jarduera? Eta beste udalerri batera joan behar badugu?

Bertan behera geratuko dira musika- eta ahots-izaerako edo dantza-izaerako entsegu eta emanaldi kolektibo ez-profesionalak, musikako ikasketa arautuen edo baliokideen kasuan izan ezik. Aipatutako prestakuntza arautuan sartuta dauden pertsonen joan-etorriak prestakuntza-zentroetara baimenduta daude, nahiz eta horiek bizilekua edo mugakidea ez den udalerri batean egon.

Abesbatzen edo musika-banda profesionalen edo elitekoen kasuan, jarduera profesionala denez, bizi diren udalerritik edo udalerri mugakideetatik harago joan ahal izango dira (bai entseguetarako, bai kontzertuetarako), abesbatzak edo taldeak emandako frogagiriarekin. BESTE BATZUK

Egin al daitezke erkidegoen bilerak edo jabeen batzarrak?

Bilerak egin ahal izango dira, betiere topaketak egiten diren lokaletan ezarritako edukiera-mugak betetzen badira. Hala ere, bertaratutakoen joan-etorriei dagokienez, kontuan hartu beharko dira indarrean dauden mugikortasun-mugak, eta beti errespetatu beharko dira. Akziodunen edo kooperatibisten batzarretara jo daiteke?

Bai. Horrelako ekitaldietara joatea baimentzen da, inolako lurralde-mugarik gabe. Bana-banako dokumentu bat eraman beharko da, erakunde antolatzaileak beteta eta igorrita, joan-etorri hori justifikatzeko. Erre daiteke bide publikoan?

Bi metroko gutxieneko distantzia gordetzerik badago bakarrik. Derrigorrezkoa da erabilera publikoko establezimendu eta lekuak aireztatzea?

Bai. Ahalik eta maizen aireztatu beharko dira, eta, gutxienez, egunean hiru aldiz. Baimenduta al dago adinekoen egoitzetara joatea?

Bai, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren barruan, betiere zentroak berak baimendutako bisitak badira. Baimenduta al dago espetxeetara joatea?

Bai, baina, horretarako, Espetxeetako Agintaritzak emandako baimen egokia beharko da. Baimenduta al dago ibilgailuen tailerretara eta kontzesionarioetara joatea?

Bai atzeratu ezin diren, derrigorrezkoak diren eta aurrez aurre egin behar diren kudeaketen kasuan. Baimenduta al dago erlijio- edo kultu-zerbitzuetara joatea?

Bai, salbuespen gisa, bizitoki dugun udalerrian halakorik ez bada eta, betiere, hurbilen dagoen lekura. Baimenduta al dago mugikortasuna udalerritik kanpora, saltokietan eta halal harategietan erosteko beharra dagoenean?

Bai. Bizitoki dugun udalerrian zerbitzu hori egon ezean, joan-etorriak egin ahalko dira zerbitzu hori duen eta gure udalerritik hurbilen dagoen udalerrira. Joan gaitezke aireportura, geltokietara eta bestelakoetara pertsona baten bila?

Bai, edozein familiartekoren bila, bakarrik bizilekura bueltatzeko. Bisita daitezke mendeko familiartekoak, desgaitasuna duten pertsonak edo pertsona bereziki kalteberak?

Ez. Haien etxera laguntzera eta zaintzera baino ezingo gara joan. IAT nire ibilgailura pasatu behar badut eta izapidea 22:00etatik aurrera amaitzen badut, baimenduta dago lekualdatzea?

Bai, itzulerako bidaia zuzenean egin ahal izango da bizilekura, baldin eta egindako izapidea egiaztatzen bada. Ezkontza batera joan naiteke?

Oro har, bizileku-udalerrira edo udalerri mugakideetara bakarrik joan ahal izango da, ezarritako higiene- eta osasun-neurriak eta edukiera errespetatuz. Salbuespen gisa, baimenduta dago EAEko beste lurralde eta udalerri batzuetara joatea, bigarren mailara arteko senitartekoen ezkontzara. Okindegi-gozotegi batean kafe bat eskatzeko, hitzordua behar da?

Establezimendu horiek kafea edo edaria zerbitzatu dezakete aurrez hitzordurik hartu gabe, baina eramateko bada. Ezin da ez janaririk ez edaririk kontsumitu establezimenduaren barruan. Baimenduta dago baratzeetan lan egiteko mugitzea?

Bai, bizitoki dugun udalerrian eta mugakideetan dauden baratzeetan. Baratzearen ustiapena egiazta daitekeen lan- edo lanbide-jarduera bati lotuta badago, bizilekuaz edo mugakideaz bestelako udalerri batera joan liteke. Baimenduta al dago arrazoi sindikalengatik, alderdi politikoen, enpresa-elkarteen eta antzekoen jarduerengatik lekualdatzea?

Bai. Jarduera instituzional edo profesionaltzat jotzen baitira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Alarma egoera