Gizartea -
Eneko Goia
Donostia "gune gorrian" sartu da eta murrizketa bereziak izango ditu
Eneko Goia Donostiako alkateak nabarmendu duenez, Donostia Ospitalea da Euskal Autonomia Erkidegoan eragin handiena duen osasun-zentroa, baina oraingoz ez dago saturaziorik.
RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA
Eneko Goia Donostiako alkateak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan baieztatu duenez, Donostia kutsatzeen 'zerrenda gorrian' sartu da azken orduetan, 100.000 biztanleko 500 positibo baino gehiago atzeman ostean.
Herritarrei ohartarazi die "legez nahitaezkoak ez diren gauzak" daudela, "baina errealitate berrira arduraz egokitu behar gara", eta "zuhurtzia" eskatu die.
Donostia Ospitaleko egoerari buruz galdetuta, berriz, esan du "nahiz eta oraingoz "ondo eutsi", tentsio handia dagoela Donostia Ospitalean. Goiak baieztatu duenez, "Euskal Autonomia Erkidegoko ZIU gaixoen erdiak" Donostian daude.
Alkateak azaldu duenez, azken datuen balantzearen arabera, 100.000 biztanleko 500 kasutik gorako intzidentzia-tasa dago Gipuzkoako hiriburuan.
Gauzak horrela, Osakidetzak gorriz markatutako udalerrietako bat izango da Donostia, eta bertan sartuko dira indarrean murrizketa berriak. Goiak azaldu duenez, udal taldea LABIk aurkeztuko dituen neurri berrien "zain" dago, izan ere, gune gorrian dauden udalerriei orain indarrean dauden murrizketen esparruan "aldaketak egin daitezke".
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du. Entzun elkarrizketa osoa.