Gizartea -

Koronabirusa

Alarma egoerak aurreikusten dituen neurri orokorrak

Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri du koronabirusaren aurka neurri zorrotzagoak hartu ahal izateko.

Adineko bat musukoarekin kalean. Argazkia: Efe
Adineko bat musukoarekin kalean. Argazkia: Efe
Adineko bat musukoarekin kalean. Argazkia: Efe

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak alarma egoera ezartzea erabaki du premiaz deitutako ministroen kontseiluan. Alarma egoera gaur arratsaldetik dago indarrean, eta maiatzaren 9ra arte luzatzea bozkatuko dute Kongresuan 15 egun barru. Alarma egoeraren helburua koronabirusari aurre egiteko neurriak hartu ahal izatea izango da.

Hauek dira aurreikusten dituen neurri nagusiak:

- Alarma egoera urriaren 25 arratsaldean sartu da indarrean, Espainiako Estatu osoari eragingo dio, baina ez du konfinamendua ekarriko berez.

- Etxeratze agindua derrigorrezkoa izango da 23:00etatik 06:00etara, baina erkidegoek ordutegia ordubete aurreratzeko edo atzeratzeko aukera izango dute. Ordutegi horretan kalera ateratzeko arrazoiak hauek izango dira: sendagaiak erostea, lanera joatea, etxera itzultzea, adinekoak edo adingabeak zaintzea.

- Alarma egoerak ez du erkidegoen arteko mugikortasuna galaraziko. Erkidegoen esku geratuko da ardura hori, konfinamendu perimetrala ezarri ahalko dute, eta lurralde osoa edo eremu txikiago bat konfinatu ahalko dute.

- Erkidegoetako presidenteak izango dira ardura duten agintariak, lehenengo olatuan ez bezala, orduan Pedro Sanchez izan baitzen agintari bakarra.

- Erkidegoek elkartzeetatako gehienezko pertsona kopurua 6ra mugatzeko aukera izango dute arlo pribatuan zein publikoan.

- Alarma egoeraren lehenengo 15 egunen ostean, Espainiako Gobernuak Diputatuen Kongresuan alarma egoera sei hilabetez luzatzea eskatuko du, maiatzaren 9ra arte.

- Gobernuaren eta erkidegoen arteko elkar gobernantza eremua Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseilua izango da.

- Osasun ministroak 15 egunean behin egingo du agerraldia Kongresuan egoeraren berri emateko

- Lurralde arteko Kontseiluak neurriak zabaltzea edo murriztea erabaki dezake pandemiaren egoeraren arabera.

- Espainiako Gobernuaren helburua 100.000 biztanleko gehienez 25 kasu egotea da, eta gaur egun Estatuko batez bestekoa 368 kasutan dago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Pedro Sánchez Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Koronabirusa Zer egin daiteke Euskadin?