Gizartea -

Koronabirusa

1567 PCR proba egin ditu Osakidetzak Urnietako baheketa masiboan

Metatutako bigarren intzidentzia tasa altuena duen Gipuzkoako udalerria da, Ordiziaren atzetik. 1615 kasu ditu 100.000 biztanleko.

PCR proba Urnietan (Gipuzkoa). EiTBren bideo batetik hartutako irudia
PCR proba Urnietan (Gipuzkoa).
PCR proba Urnietan (Gipuzkoa). EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urnietako baheketan 1567 PCR proba egin ditu Osakidetzak. Gipuzkoako udalerrian bizi diren 13 eta 40 urte bitarteko pertsona guztiak daude deituta.

Ostegunean, udal pilotalekuan, 481 proba egin zituzten; ostiralean, 896, eta gaur, larunbata, 190, Udalak esan duenez.

Jorge Segurado alkatearen arabera, datuek esaten dute parte hartzea "altua" izan dela. Seguradok eskerrak eman dizkie urnietarrei emandako erantzunagatik, eta erantzukizuna eskatu du.

Osakidetzak aditzera emandako azken txostenaren arabera, udalez udaleko ostiraleko datuekin, Gipuzkoako bigarren intzidentzia tasa altuena du Urnietak, 100.000 biztanleko 1615 kasurekin. Ordizia dago aurretik, 1624rekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Urnieta Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Alarma-egoeraren amaiera