Gizartea -

Koronabirusa

Euskadi osoan gaur indarrean sartuko diren neurriak

Edozein talde edo bileratan gehienez ere sei pertsonak parte hartzea gomendatu du Eusko Jaurlaritzak, EAEko Auzitegi Nagusiak behartzea ez duelako babestu.

Bilboko terraza batzuen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Bilboko terraza batzuen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Bilboko terraza batzuen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan Euskadi osoan indarrean sartu diren neurriak, Eusko Jaurlaritzak ostegunean onartu eta EAEko Aldizkari Ofizialak atzo argitaratu ondoren:

Pertsonen bilerak eta topaketak

-Edozein talde edo bileratan gehienez ere sei pertsonak parte hartzea gomendatzen da (EAEko Auzitegi Nagusiak ez du behartzea babestu; ondorioz, neurria gomendioa da).

Hil-beilak eta ehorzketak

-Hil-beiletan, 30 pertsona batu ahalko dira, gehienez, aire zabaleko espazioetan, eta 6, espazio itxietan. Bertaratzen den pertsona-kopurua txikiagoa izanez gero, ezingo da baimendutako edukieraren % 50 gainditu.

-Hildakoaren ehorzketan edo haren errausketarako agurrean, 30 pertsona egon ahalko dira, gehienez, betiere espazio irekian egiten bada. Espazio itxian eginez gero, gehienez 10 pertsona batu ahalko dira, eta, nolanahi ere, pertsonen arteko distantzia gorde beharko da.

-Kasu guztietan erabili beharko da maskara.

Pertsonen topaketa gurtzarako espazioetan

-% 50eko edukiera izango dute.

-Pertsonen artean 1,5 metroko distantzia gorde beharko da.

-Gehienezko edukiera ikusteko moduko lekuan argitaratu beharko da.

Ostalaritzako, jatetxeetako, txokoetako eta sozietate gastronomikoetako establezimendu eta zerbitzuak

-Barruko edukiera, gehienez: % 50.

-Terrazetan kontsumi daiteke; bertako edukiera librea izango da.

-Mahaien artean 1,5 metroko distantzia fisikoa bermatu beharko da.

-Mahaiko, 6 pertsona egon ahalko dira, gehienez, bai barruan, bai kanpoan.

-Kontsumitzeko, eserita egon beharko da.

-Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da une oro, kontsumitzeko unean bertan izan ezik.

-Beranduenez 00:00etan itxi beharko dute, bezeroak irtenarazteko prozesua barne.

-Debekatuta dago txoko eta sozietate gastronomikoetan edozein jarduera egitea; itxita egon beharko dute.

Kultura, kirol eta gizarte-jarduerak

-Barnealdea: % 50eko edukiera, gehienez, eta 400 pertsona, gehienez.

-Kanpoaldean: % 50eko edukiera, gehienez, eta 600 pertsona, gehienez.

Kirol-instalazioak eta kirol-lehiaketak

-Kirol-instalazioetan, edukiera % 50ekoa izango da.

-Kirol-lehiaketak, ekitaldiak eta ikuskizunak leku itxietan egin daitezke, gehienez % 50eko eta 400 pertsonako edukierarekin; eta aire zabalean, gehienez % 50eko edukierarekin eta 600 pertsonako edukierarekin.

Jarduera fisikoa aire zabalean

-Kontaktu fisikorik gabe eta 6 pertsonatik beherako taldeetan egin ahal izango da, banaka edo taldeka.

Eskola-kirola

-Eskola-kirolean (eskolaz kanpoko ordutegian), 2007an eta ondorengoetan jaiotako ikasleen parte hartze gaitasuna eten egiten da.

Gogorarazi behar da honako neurriek, besteak beste, indarrean jarraitzen dutela:

-Gaueko aisia: erabat itxiko dira diskotekak, dantza-aretoak, pub-ak eta Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua arautzen duen Dekretuaren (otsailaren 5eko 17/2019 Dekretua) III. eta IV. taldeetan sailkatzen diren establezimendu guztiak.

-Garraio publikoa: 01:00etan amaituko da.

-Debekatuta daude jarduera-mota guztiak lonjetan eta antzeko beste edozein lokaletan.

-Tabakoa eta antzekoak: debekatuta dago espazio publikoetan erretzea, baldin eta erretzaileak ezin badu bermatu pertsonen artean gutxienez 2 metroko distantzia gordeko duela. Maskara kea hartzeko eta botatzeko baino ez da kenduko.

-Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da.

-Debekatuta dago botiloia egitea. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Koronabirusa Zer ezin daiteke egin Euskal Herrian? LABI bilera gaur