Gizartea -

Koronabirusa

Alerta gorrian dauden herrietarako neurri guztiak

Neurri batzuk derrigorrezkoak izango dira, baina beste batzuk, ordea, gomendioak.

PCR probak Azpeitian, alerta gorrian dagoen herrietako bat. Argazkia: EFE
PCR probak Azpeitian, alerta gorrian dagoen herrietako bat. Argazkia: EFE
PCR probak Azpeitian, alerta gorrian dagoen herrietako bat. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauek dira Euskadin alerta gorrian dauden herrietarako Eusko Jaurlaritzak onartutako neurriak. Batzuk derrigorrezkoak izango dira, baina beste batzuk, ordea, gomendioak, Gobernuak EAEko Auzitegi Nagusiaren babesa izan ez duelako horiek legez inposatzeko.

Gomendio orokorrak

- Herrietatik ez sartu eta haietatik ez irten, osasun-zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joateagatik gertatzen diren joan-etorrietarako izan ezik, bai eta lan-arrazoiengatik, ikasketengatik, ohiko bizilekura itzultzeagatik, mendekoak diren pertsonei eta hiriei laguntzeagatik edo ezinbesteko kausagatik egiten diren joan-etorrietarako izan ezik.

- Gizarte-topaketak elkarbizitzako talde egonkorrera mugatuko dira.

- Bertan behera utzi edo atzeratu beharko da ezinbestekoa ez den edozein familia- edo gizarte-jarduera

- Ahal den neurrian, barnealdeko espazioetako gizarte-topaketak bizikidetzako talde egonkorrera murriztu beharko dira.

Neurri orokorrak

- Bertan behera utziko da taldeko edozein kirol-jarduera, bai instalazio itxietan, bai irekietan.

- Kirola bakarka baino ezingo da egin.

- Haur-parkeen, parke publikoen eta terrazen erabilera debekatzen da, 21:00etatik 08:00etara, pertsonak igarotzeko izan ezik.

- Debekatuta dago 21:00ak eta 08:00ak bitartean alkohola saltzea merkataritza-establezimenduetan.

- Merkataritza-establezimenduek, elikadura-establezimenduek, farmaziek eta erregaien zerbitzuguneek izan ezik, 21: 00etan itxi beharko dute.

Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuak

- Debekatuta dago barran kontsumitzea. Eserita eta mahaian kontsumituko da.

- Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuentzat 21: 00etan ixteko muga ezartzen da. Ordu horretatik aurrera, lokala itxita egon beharko da, jenderik gabe, eta ezingo da berriz ireki 06: 00ak baino lehen.

- Debekatuta dago zutik egin beharreko edozein jatetxe-jarduera, besteak beste koktelak edo antzekoak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa